Krisi Ekonomikoa -

RTVV-ren itxiera

Telemadrid, hurrengoa ote?

Baliteke RTVVren itxiera azkena ez izatea Espainiako Estatuan. Izan ere, epaileek enplegu erregulazio txostena baliogabetuko balute, Telemadrid itxi egingo lukeela ohartarazi du Ignacio Gonzalezek.

Langileak protestatzen
Langileak protestatzen
Langileak protestatzen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVV Valentziako irrati-telebistaren itxierak aurrekari bakarra du Europan: Greziako Gobernuak ERT telebista publikoa 'itzali' izana. Dena dela, baliteke RTVVren itxiera lehenengoa baino ez izatea Espainiako Estatuan.

Horren ildotik, mehatxu gertukoena Telemadridek du. Izan ere, Auzitegi Gorenak enplegu-erregulazioko txostena baliogabetuko balu, erkidegoaren irrati telebista publikoa itxi egingo lukeela ohartarazi zuen Ignacio Gonzalez Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidenteak, urriaren 30ean.

Gorenak erregulazioko txostena babestuko balu, Telemadrid bere horretan utziko lukete, egungo baldintzetan, baina, baliogabetuko balu, "ixtea izango litzateke aukera bakarra", horren esanetan.

Sindikatuek Telemadrid "bideraezina" egiten baldin badute, "zoritxarrez mantendu ezin izango" dutela ohartarazi du Ignacio Gonzalezek. Madrilgo presidentearen hitzetan, Valentzian gertatutakoaren "kontrakoa" pasa da Madrilen; izan ere, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak "aldeko epaia" eman zuen, nahiz eta "sindikatuek helegitea aurkeztu eta behin betiko ebazpenaren zain egon".

"Defizitarioak diren komunikabide publikoak ezin daitezke mantendu, oreka eman behar diegu", esan du.

Orekatzea "posible ez" bada "alternatiba bakarra ixtea litzateke", Gobernuko presidentearen ahotan. "Bideragarria egin behar dugu, eta sindikatuek bideraezina egiten baldin badute, zoritxarrez ezin izango da mantendu", erantsi du.

Hain zuzen ere, Telemadridek 860 langile kaleratu zituen, eta egun 300 inguru baino ez ditu.

Justiziak erregulazioko espedientea atzera bota izana da, hain zuzen ere, Valentziako Gobernuak RTVV ixteko aitzakia.

Asturiasen ere, irrati-telebista publikoak enplegu-erregulazioko txostena onar lezake hurrengo urtean. Aurten, langileen soldatak % 10 jaitsi dituzte bertan.

Oraingoz, TV3k ez du erregulazioko txostenik aurkeztuko, baina ikusteko dago 2014. urtean zer gertatzen den, soldatak % 5 jaistearen truke lanpostu guztiak mantentzea bermatzen duen lan-hitzarmena urte amaieran bukatuko baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Enplegu erregulazioko espedienteak Telebista publikoa Ekonomia 2024 Telebista Euskal Herrian Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Madril gaur Lan gatazkak albisteak gaur Valentzia albisteak