Krisi Ekonomikoa -

Hainbat hiriburutan

Pentsioen erreformaren kontra protestak deitu dituzte urriaren 19rako

Gune plataformak deitu ditu mobilizazioak. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuak eta 50 bat erakunde sozial biltzen ditu plataforma horrek.

Pentsioen kontrako protestak
Pentsioen kontrako protestak
Pentsioen kontrako protestak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gune plataformak protestak deitu ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean urriaren 19rako, PPren Gobernuak bultzatutako pentsioen erreformak dakarren ''eraso berria''ren aurrean. Besteak beste, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuak eta 50 bat erakunde sozial biltzen ditu plataforma horrek.

''Pentsiodunen erosketa ahalmenaren kontrako eraso berria da, bai egun pentsioa jasotzen dutenentzat eta baita etorkizunean jasoko dutenentzat ere'', adierazi du plataformak, ohar baten bidez.

Pentsio publikoak ''duinak'' izatea bermatu dezaten eta ''Madrilgo erreformen ondorioak orekatzeko'' osagarriak martxan jar ditzaten eskatu die EAEko eta Nafarroako instituzioei plataformak.

Ministroen Kontseiluak ostiral honetan onartu du pentsioen erreformaren lege proiektua, eta Diputatuen Kongresura igorriko dute orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Euskal sindikatuak Pentsioei buruzko albisteak 2024 Steilas ESK sindikatua gaur