Krisi Ekonomikoa -

Supermerkatuak

Eroskik 3.000 produktu merkatuko ditu ekainean

2012an ekoizpen kostuetan 57 milioi euro aurreztu zituelako erabaki omen dute erosketa-saskiko produktu nagusien prezioak murriztea.

Eroskik 3.000 produktu merkatuko ditu ekainean. Argazkia: EiTB
Eroskik 3.000 produktu merkatuko ditu ekainean.
Eroskik 3.000 produktu merkatuko ditu ekainean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski Taldeak iragarri duenez, ekainean erosketa-saskiko produktu nagusiak merkatuko ditu, 3.000 produkturen prezioak jaitsiko ditu hain zuzen ere, hipermerkatu, supermerkatu eta denda sare osoan.

Elorrion (Bizkaia) egoitza duen konpainiak erabaki horren berri eman du iazko kontuen balantzea egiteko eta 2013-1016 eperako egin duen estrategia plana iragartzeko prentsa-agiri batean.

Egitasmo horren ardatz nagusiak kostuak murriztea eta barne prozesuaren kudeaketa eraginkorragoa egiteko neurriak garatzea izango dira.

Horren harira, 2012an ekoizpen kostuetan 57 milioi euro aurreztu zituztela eta horri esker, erosketa-saskiko produktu garrantzitsuenak merkatzeko aukera izan dutela iragarri dute. Merkatze horrek 3.000 produkturi eragingo omen die.

Konpainiak azaldu duenez, prezioekin hartu duten politika berriaren baitan kokatzen da merkatze hori, astebeteko edo hamabost eguneko eskaintzetatik harago joateko asmoz.

2012an 64 denda berri (horietako 53, frankiziak) ireki ostean, Eroski taldeak beste 65 supermerkatu ireki nahi ditu aurten; gehienak, frankiziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Eroskiren albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Erosketa saskia