Krisi Ekonomikoa -

Bazkideen batzarrak

Fagor Etxetresnakeko bazkideek soldata % 6,48 jaistea bozkatu dute

Bazkideek ohiko batzarretan bozkatu dute, Arrasaten (Gipuzkoa) eta Basaurin (Bizkaia). Botoen zenbaketa maiatzaren 13an egingo dute.

Fagor. Argazkia: EiTB
Fagor. Argazkia: EiTB
Fagor. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnakeko bazkideek soldata % 6,48 jaistea ohiko batzarretan bozkatu dute asteartean eta asteazkenean, Arrasaten (Gipuzkoa) eta Basaurin (Bizkaia). Botoen zenbaketa maiatzaren 13an egingo dute.

2013ko kudeaketa egitasmoa onartu dutela jakinarazi du Fagor Etxetresnakek agiri batean. Planaren helburua "ohiko merkatuetan salmentak egonkortzea" da; izan ere, "atzeraldi ekonomikoak murriztu ditu". Bestalde, "nazioartean hazkundea bultzatu" nahi du egitasmoak. Horretarako markak berrindartu, produktu berriak merkaturatu eta inbertsioen plan bat abian jartzea adostu dute.

Laugarren urtez jarraian, Fagor Etxetresnak galerak izan zituen 2012an, 89 milioi eurokoak hain zuzen ere. Hori horrela, konpainia hori salbatzeko "elkartasun funts" bat sortzea bozkatuko dute Mondragon korporazioko bazkideek maiatzaren 13an.

Hori baino lehen, baina, Fagor Etxetresnako langileek beste neurri bat bozkatuko dute: soldatak berriz jaistea. Lehen batzarra Arrasaten egin dute, astearte honetan, eta 2.000 bazkide inguru bildu dira Uarkape frontoian. Bihar, berriz, beste hitzordu bat dute Basaurin.

Egun, soldataren % 86 kobratzen dute, eta orain % 80 baino ez kobratzea bozkatuko dute. Euskadi Irratiak jakin izan duenez, Kontseilu Berria barne plataformak ez du aurkako botoa sustatuko eta, ondorioz, neurriak aurrera egingo du, ezustekorik ezean.

Plataformak hautagaitza aurkeztu du Kontseilu Errektoreko presidentetzarako, eta hainbat aldaketa proposatuko ditu abenduan onartutako plangintza estrategikoan. Batik bat, Arrasaten eta Basaurin aurrez ikusten diren 400 lanpostu murrizketaren eta ekoizpenaren zati handi bat Poloniara eramatearen aurka dago Kontseilu Berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Fagor gaur Basauriko albisteak Mondragon korporazioa albisteak Arrasate bideoak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Soldatak