Krisi Ekonomikoa -

Maiatzaren 30ean izango da

Gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du EAEn eta Nafarroan

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek lanuztea defendatu dute, "beharrezkoa, ezinbestekoa delako, nahikoa da! esateko". Maiatzaren 30ean izango da greba.

Deitzaileek deialdi ofiziala egin dute. Irudia: EFE
Deitzaileek deialdi ofiziala egin dute.
Sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute EAEn eta Nafarroan

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT) greba orokorra deitu du Hego Euskal Herrian, maiatzaren 30erako.

Adolfo Muñoz eta Ainoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak deialdiaren kartelarekin azaldu dira prentsaurrekoan. Greba orokorra "Eskubide sozial eta laboral duinak. Euskal Herria eredu propio baten alde" lelopean egingo dute.

Adierazpen bateratua irakurri dute. Lanuztea defendatu dute, "beharrezkoa, ezinbestekoa delako, nahikoa da! esateko, gobernu ezberdinetatik datozen gure eskubideen kontrako erasoen aurrean".

Muñozen hitzetan, "gobernuei erantzuteko saiakera bat" egin behar da, "gobernuek alternatibarik ez dagoela eta mobilizazioak ez dutela balio esaten dutelako".

"Gobernuak jota daude eta kapitalaren aginduetara jarraituko dute", esan du. Horrela, "mobilizazioa politikak aldatzeko bide bakarra da. Galtzaileen itxaropena defentsa kolektiboan dago", erantsi du Muñozek.

Agerraldi horretan, lanuzte orokorraz gain, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna sortzeko prozesu baten berri ere eman dute.

Lanuztearen deialdia gaur erabaki du Gune plataformak; ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuak eta beste 60 bat mugimendu sozial biltzen dituenak.

Plataforma horretako kideek, hain zuzen, CCOO eta UGT sindikatuei greba orokorrean parte hartzeko deia egin diete. CCOOk eta  UGTk, hain zuzen, lanuzte orokorra deitu baino lehen negozioazio kolektiboa desblokeatzeko ahalegina egin behar dela iritzi diote.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Nafarroa gaur Eusko Langileen Alkartasuna LAB Grebak gaur EAE albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa ESK