Krisi Ekonomikoa -
Nazioarteko Diru Funtsa
Langabezia-tasa % 27ra iritsiko da Espainian 2013an, NDFren arabera
Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, langabezia-tasa maila altuenera iritsiko da Espainian 2013an, eta datorren urtetik aurrera, jaisten hasiko da, zehazki % 26,5era.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsaren datuen arabera, langabezia-tasa % 27ra iritsiko da Espainian 2013. urtean; Greziarekin batera Europako altuena izango da. 2014an ordea, jaisten hasiko da eta % 26,5ekoa izango da datu horien arabera.
Halaber, Espainiako hazkundea uste baino txikiagoa izango dela esan du. Barne Produktu Gordina % 1,6 jaitsiko da 2013an, eta 2014an % 0,7 igoko da.
Datu berri horiek "Ekonomiaren Aurreikuspen Orokorrak" izeneko sei hilez behingo txostenean argitaratu dira. Urtarrilean aurreikusitako datuak hamarren bat jaitsi dira beraz, orduan ekonomiak 2013an % 1,5 egingo zuela behera esan baitzen.
Nazioarteko erakundea era honetan, Espainiako Gobernua baino zuhurragoa izan da, 2013an ekonomian % 0,5 egingo zuela behera eta 2014an % 1,2 haziko zela esan baitzuen.
Defizita
Bestalde, Espainiako defizit publikoa 2013an BPGren % 6,6ra helduko dela dio NDFk, urrian aurrikusitakoa baino ia puntu bat gehiago, eta Gobernuak aurrikusitakoa baino bi puntu gehiago (% 4,5).
"Langabezia aurriskuspen kaskarrek, eta epe ertainera Espainian neurririk martxan" jarriko ez dutenez, horrek aurrikuspenak berriz aztertzera behartu du.
Bankuak
Espainiako bankuen egoera zalantzagarria dela uste du erakundeak. Zentzu horretan, Europako gainbegirale bakarra beharrezkoa dela esan du NDFk.
"Espainiako bankuen benetako egoeraren inguruan zalantzak daude oraindik", adierazi du Olivier Blanchard NDFko ekonomilari buruzagiak. Europako gainbegirale bakarra adostea "funtsezkoa" da, Blancharden hitzetan.