Krisi Ekonomikoa -

2013ko Aurrekontuak

Gutxieneko batzuk aurkeztuko dizkie Urkulluk alderdiei

Lehendakariaren hitzetan, Euskadik "Aurrekontu bat onartzea" behar du. Alderdi politikoekin "azken minutura arte" negoziatuko duela azpimarratu du.

Urkullu Sestaon
Urkullu Sestaon
Urkullu Sestaon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Gutxieneko batzuk’ aurkeztuko dizkie Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko alderdi politikoei 2013ko Aurrekontuen inguruan akordio bat ixteko helburuarekin. Dokumentu horretan “marra gorri” batzuk ezarri ditu Urkulluk, Jaurlaritzak “daukana baino gehiago” gastatu ez dezan.

“Oinarri horren gainean aurrekontua azken minutura arte negoziatuko dugu”, esan du lehendakariak Copreci kooperatiban egindako ekitaldian (enpresa horrek bere 50. urteurrena ospatuko du aurten)

“Bizi dugun egoerak Aurrekontu berri bat behar du, baita erantzukizuna eta kontrola ere bai”, gaineratu du. “Hau da Euskadik behar duen Aurrekontua”.

Aurrekontuen inguruan akordio bat lortzeko “ahal den guztia” egingo duela nabarmendu du Urkulluk. Horren iritziz, "herriak akordioak eta ardura partekatua behar ditu  aurrera egin nahi badu". "Ahal den guztia egingo dugu Aurrekontuak  onartzeko", gaineratu du.

Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak esan du Aurrekontuen inguruan hitzarmena lortzeko “tartea” badagoela, Urkullu lehendakariak diru-bilketaren aurreikuspenak aldatzeko borondatea erakusten baldin badu.

ETBri eskainitako elkarrizketan, Mendiak adierazi du PSE-EEren jarrera “oso argia” izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza EAE Ekonomia albisteak Euskal sozialistak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Aurrekontuak 2024