Krisi Ekonomikoa -
Aurrekontuak
Jaurlaritzak 45 milioi bideratuko ditu industria sustatzeko
Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak azpimarratu duenez, % 15 hazi da berrindustrializaziorako partida.
Erredakzioa
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak berrindustrializaziorako neurri berriak iragarri ditu, proiektu estrategikoetara eta zailtasunak dituzten enpresetara bideratuta.
Ogasun eta Ekonomia batzordean eman ditu bere sailaren aurrekontuaren xehetasunak, eta iragarri duenez, 45 milioi euro gehitu dituzte industriaren sustapenera, aurreko aurrekontuan baino % 15 gehiago.
Tapiak azaldu duenez, "beheranzko joerak nagusitzen eta lehentasunak jartzea ezinbestekoa den garaian, % 15eko hazkundea oso garrantzitsua da eta agerian uzten du industriaren aldeko apustua egiten dugula".
Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailak 396,3 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino % 25 gutxiago, baino Tapiak baztertu egin du alderaketa egitea, "partida batzuk ez baitziren gauzatu".