Krisi Ekonomikoa -

Eusko Legebiltzarra

UPyDk osoko zuzenketa aurkeztuko du Jaurlaritzaren aurrekontuen aurka

Maneirok adierazi duenez, "ez dute krisitik ateratzeko balio murrizketez josita" daudelako, diru-partida "funtsezkoenetan" batez ere.

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea.
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak iragarri du osoko zuzenketa jarriko duela Eusko Jaurlaritzaren 2013ko aurrekontu proiektuaren kontra; izan ere, "ez dute krisitik ateratzeko balio murrizketez josita" daudelako, diru-partida "funtsezkoenetan" batez ere.

Maneirok agerraldia egin du hedabideen aurrean bere alderdiak Legebiltzarreko bozketan izango duen jarreraren berri emateko.

Lege proiektuaren "estutasuna" kritikatu du UPyDren legbiltzarkideak, eta "arduradun zuzena" EAJ dela ohartarazi du, bere garaian ez zituelako erreformak egin gaur egun baliabide gehiago izateko.

Azkenik, Eusko Legebiltzarrean UPyDren babesa edo abstentzioa nahi badu, "beren burua zuzendu" behar dutela adierazi dio EAJri, lege proiektua idatzita dagoen moduan "ezinezkoa" baita UPyDren babesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Berriak Politika EAJ-PNV UPyD albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gaurko titularrak Albisteak EAEko Aurrekontuak