Krisi Ekonomikoa -

2013ko Aurrekontuak

PSE-EE-k osoko zuzenketarekin mehatxu egin du

Sozialisten esanetan, 2013.a "urte galdua" izan liteke. "Ez dugu miseria kolektiboaren kudeatzaileak izan nahi", gaineratu du Patxi Lopezek.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EFE
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EFE
Sozialistek ez dituzte babestuko Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri duenez, sozialistek ez dituzte babestuko Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak, ez dutelako "miseria kolektiboaren kudetzaileak" izan nahi.

PSE-EEren zuzendaritza bildu eta gero, Jaurlaritza "geldirik eta noraezean" dagoela salatu du Lopezek. "Murrizketa handiekin eta zor handiagoarekin bukatuko da urtea", gaineratu du.

Sozialisten ustez, 2013a "urte galdua" izan liteke, eta Urkulluk agintaldiko lehen 100 egunetan ez duela "ezer" eskaini deitoratu du. "Gaur, urriaren 20an baino txarrago gaude", iritzi dio.

"Badago alternatiba"

Lopezek kritikatu egin du lehendakariak "alternatibarik" ez dagoela esan izana, eta Jaurlaritzak aurkeztutako Aurrekontuak "Euskadik izan ditzakeen txarrenak" direla esan du. "Badago alternatiba", aldarrikatu du.

"Sozialistek nekez babestuko dute Jaurlaritzaren proiektua", aurreratu du Lopezek.

Horren kritika handienak diru-sarreren alorrean etorri dira, eta, "horregatik", Aurrekontuek osoko zuzenketa bat merezi dutela azpimarratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak PSE-EE berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Aurrekontuen azken ordukoa