Krisi Ekonomikoa -

2013ko Aurrekontuak

Jaurlaritzaren Aurrekontuak, atalka

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Aurrekontua 9.316,7 milioi eurokoa izango da 2013. Urterako, iaz baino % 10,8 txikiagoa.

Jaurlaritzako sailburuak. EiTB.
Jaurlaritzako sailburuak. EiTB.
Jaurlaritzako sailburuak. EiTB.

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Aurrekontua 9.316,7 milioi eurokoa izango da 2013. Urterako, iaz baino % 10,8 txikiagoa.

Aurrekontua sailka aztertuz, arlo sozialeko gastu-politika garrantzitsuenak "diskriminazio positiboa" izango dutela azpimarratu du Jaurlaritzak. 2012. urtean Aurrekontuaren % 72,7 suposatzen zuten, eta aurten, % 73,9 izango dira.

Osasun Sailari dagokionez, % 4,2 murriztuko dute. Sailaren oinarrizko partida, Osakidetzaren finantziaziorako Kontratu Programa, 2.732,4 milioi eurokoa izango da (Sailaren aurrekontu osoaren % 73), eta % 1,7 jaitsiko da. Farmazia-gastuek eta osasun pribatuarekin egindako itunek, % 8 eta % 4,2ko jaitsiera izango dute aurten, hurrenez hurren. Farmazia gastuetarako 521 milioi xedatu dira eta osasun-itunetarako, berriz, 241 milioi.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2.630,5 milioi euroko aurrekontua izango du (% 10,1eko murrizketa). Hezkuntza Sailean murrizketa txikiagoa izango da, % 7koa hain zuzen. EHUri egindako ekarpena (261,4 milioi) % 6,9 jaitsiko da, Haurreskolak Partzuergoaren finantziazioa (40,5 milioi) % 10 eta hezkuntza-itunetara xedaturiko zenbatekoa (557,3 milioi) % 1 murriztuko da. Eskola-jangeletara eta eskola-garraiora xedaturiko partidak % 0,4 haziko dira.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 796 milioi euroko gastua izango du, iaz baino % 25,9 gutxiago.

Bestalde, bazterkeria sozialaren aurka borrokatzeko politika nagusiak ordaintzera xedaturiko partidek ez dute murrizketarik jasango eta, horren ondorioz, 2012ko Aurrekontuetako zenbateko bera errepikatuko da. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren ordainketari aurre egin ahal izateko diru-kopurua 280 milioi eurokoa da, Etxebizitzetako Gastuetarako Prestazio Osagarriari dagokiona 42 milioi eurokoa eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak estaltzera xedaturikoa 17,3 milioi eurokoa.

Aurrekontuen doikuntzak eragin handiagoa izango du politika publikoetako beste esparru batzuetan, inbertsioak egiten dituzten Sailetan bereziki, hala nola Garapen eta Lehiakortasun Sailean, Enplegu eta Gizarte Politiketan (etxebizitza arloan) edo Ingurumen ta Lurrande Politika Sailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Eusko Jaurlaritza EAE Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Aurrekontu Publikoak 2024