Krisi Ekonomikoa -

Defizita murrizteko neurriak

BEZa gehiago igotzea eskatu dio Bruselak Espainiari

Halaber, defizitaren helburua betetzen ez duten erkidegoei aurrekontuen egonkortasunerako legea modu zorrotzagoan ezartzeko eskatu dio.

Jose Manuel Durao Barroso, Europako Batzordeko presidentea. EFE
Jose Manuel Durao Barroso, Europako Batzordeko presidentea. EFE
Jose Manuel Durao Barroso, Europako Batzordeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak BEZaren eta ingurumen zergen igoera berriak eskatu dizkio Espainiari defizita murrizteko neurri gisa. Halaber, lan eta pentsioen erreformarekin jarraitzeko eskaera egin dio, besteak beste, erretiroa hartzeko adina atzera dadila eskatuz.

Horrez gain, defizitaren helburua betetzen ez duten erkidegoei aurrekontuen egonkortasunerako legea modu zorrotzagoan ezartzea eskatu dio Rajoyren Gobernuari eta aurrekontuen kontrolerako bulegoaren sorrera martxan jartzeko pausoak bizkortzeko ere eskatu dio.

Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralarekin elkarlanean, Espainiako banku erreskatearen inguruko bigarren ebaluaketaren txostenean bildu ditu gomendio horiek guztiak. Hala, urtarrilaren 28tik otsailaren 1era bitartean Espainian izan ziren ikuskatzaileen ondorioak bildu dituzte txostenean. Espainiak 2014rako ezarritako BPGren % 2,8ko helburua betetzea "oso zaila" izango dela aitortzen du bertan Batzordeak, hori dela eta, ez du baztertzen adostuta zuten egutegia berrikusteko aukera.

Espainiak zerga sistema gehiago "sendotzea" eta Gizarte Segurantzaren aurrekontuan duen etengabeko zuloa konpontzea beharrezkoa dela iritzi dio Bruselak. Joan den irailean ezarritako BEZaren igoera Espainiako zerga sistemaren eraginkortasuna hobetzeko "aurrerapauso" bat izan dela onartzen du, baina, oraindik badela "BEZ murriztuaren tipo ezberdinak eta ingurumen zergak areagotzeko tarterik" azpimarratzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Europa Espainiako Gobernua albisteak Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zerga politika gaur