Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa

Confebaskek euskal industriaz esandakoa gaitzetsi du Arantza Tapiak

Enpresa askok 'garai zailak' bizi dituztela onartu du, baina beste hainbat 'ongi funtzionatzen ari dira'.

Argazkia: EiTB Arantza Tapia
Argazkia: EiTB Arantza Tapia
Argazkia: EiTB Arantza Tapia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko buruak Confebask enpresari elkarteak euskal industriaren egoeraz egindako analisia gaitzetsi du. Sailburuaren hitzetan, hainbat enpresa "ongi funtzionatzen ari dira".

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak EAEko ekonomiaren eta enpresen egoeraren harira ohartarazi zuenez, krisi ekonomikoaren eraginez euskal industria hiltzen ari da.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, euskal industriaren egoerari zailari garrantzia kendu dio Arantza Tapiak. Lujuaren mezua alarmistatzat jo du, eta "herritarren artean egonezina areagotzen du", esan du.

Tapiaren arabera, euskal industriak "garai zailak" bizi ditu, eta kreditua behar duten enpresek dirua lortzeko arazoak dituzte. Hala ere, "beste hainbat enpresa ongi funtzionatzen ari dira: esportazioak handitu dituzte eta lanpostuei eutsi diete".

"Sektorea egoera zailean dago eta bankuek kredituak eman behar dituzte, baina hainbat enpresak lan handia egin dezakete sektorearen mesedetan", adierazi du Arantza Tapiak.

"Confebaskek enpresen itxierari buruz emandako datuak ez dira okerrak", baina ezin dira datu hutsak eman bestelako azalpenik eman gabe, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko buruaren arabera.

Ignacio Martin Gamesako presidentearekin bat dator Arantza Tapia. Enpresariak esan zuen "Espainia marka" oztopo dela atzerrira esportatu nahi duten euskal enpresentzat. "Espainia marka oztopo da; izan ere, oso zaila da nazioartean lehiatzea Espainiako arrisku sariaz eta bankuen arazoez hitz egiten denean", gaineratu du.

Hori dela eta, "Espainia marka"tik pixka bat aldentzea eta euskal enpresen "berezko ezaugarriak" azpimarratzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Eusko Jaurlaritza Confebask bideoak EAE Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskadi Irratia Industria albisteak