Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
AHTren Lemoa eta Galdakao arteko lanak, geldituta
Espainiako Sustapen Ministerioak, 30 milioi euro inbertitu behar zituen aurten tarte hori egiteko, eta murrizketekin, hiru milioi eurora jaitsi da inbertsioa.
Erredakzioa
AHTren lanak gelditu dituzte Bizkaian, Lemoa eta Galdakao arteko tartean, aurrekontu falta dela eta. Zati hori egin behar zuten enpresek planto egin dute, Espainiako trenbide sarea kudeatzen duen ADIF enpresak diru gehiago bideratzen ez duen bitartean.
Espainiako Sustapen Ministerioak, 30 milioi euro inbertitu behar zituen aurten tarte hori egiteko, eta murrizketekin, hiru milioi eurora jaitsi da inbertsioa. Enpresek diote ezinezkoa dela diru horrekin hilabete baino gehiago lan egitea.
Hilabete epeaa jarri dute, ministerioarekin hitz egin eta lan txiki batzuk bukatzeko, eta akordiorik lortzen ez bada, makinak atera eta lanak utziko dituztela iragarri dute.
Eusko Jaurlaritzak gaiarekiko bere kezka agertu du, eta dagoeneko jarri da harremanetan ADIF enpresarekin.