Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspena

Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera 2013an, NDFren arabera

'Munduko Ekonomiaren Perspektiba' txostenaren arabera, BPGa % 0,8 haziko da 2014an.

NDF
NDF
NDF

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako ekonomiari buruzko aurreikuspena aldatu du, eta horren arabera % 1,5 egingo du atzera ekonomiak 2013an eta BPGa % 0,8 haziko da 2014an.

Urrian, Tokion egindako hazkunde aurreikuspena jaitsi du Nazioarteko Diru Funtsak. Orduko datuekin alderatuta, aurreikuspenak hamarren bat eta bi hamarren txarragoak dira, hurrenez hurren.

Halaber, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera BPGak % 1,4 egingo du behera 2013an, duela lau hilabete aurreikusi baino hamarren bat gutxiago.

Eurogunea

Euroguneko ekonomiak % 0,2 egingo du behera 2013an, aurreko urtean jaitsiera % 0,4koa izan zen.

"Azken aldian aurrerapenak izan badira ere, Euroguneko ekonomiaren susperraldia atzeratu egingo da", Nazioarte Diru Funtsaren "Munduko Ekonomiaren Perspektiba" txostenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Espainia albisteak NDF bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea BPGd