Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspenak

Draghiren arabera, ahultasun ekonomikoarekin jarraituko dugu 2013an

Europako Banku Zentralak interes tipoak % 0,75ean utzi ditu, atzeraldian egonagatik ere.

Mario Draghi. Argazkia: EFE
Mario Draghi. Argazkia: EFE
Mario Draghi. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak kazetarien aurrean hitz egin du ostegun honetan. Horren ustez, 'ahultasun ekonomikoak bere horretan jarraituko du 2013. urtean'. Halaber, jakinarazi duenez, Europako Banku Zentralak interes tipoak bere horretan utziko ditu, % 0,75ean alegia.

Mario Draghiren iragarpenen arabera, 'jarduera ekonomikoa 2013. urtearen amaieran errekuperatuko da, baina pixkanaka-pixkanaka'.

Banku Zentraleko buruzagiak jakinarazi duenez, 'aho batez' erabaki dute interes tipoak bere horretan uztea, "finantza merkatuetako baldintzak hobetu direlako eta adierazle ekonomikoak egonkortu egin direlako".

Draghiren iritziz, zenbait herrialdetako zorraren errentagarritasuna jaitsi egin da, burtsak igo egin dira, eta aldakortasuna minimo historikoetan dago. Herrialde periferikoetako bankuetan dauden deposituen kopuruak gora egin duela nabarmendu du.

'Finantza merkatuen konfiantza asko hobetu da, eta baita merkatuetako baldintzak ere', gaineratu du.

Hala ere, 'nahitaezkoa da' ikuskatzaile bakar bat ezartzea banku sistema leheneratzeko, horren aburuz, eta ezinbestekotzat jo du beharra duten finantza erakundeen erresistentzia maila handitzea.

Horren ustez, konfiantza berreskuratzen jarraitzeko, beharrezkoa izango da defizitaren arazoak gutxitzea eta finantza sistema berregituratzen jarraitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala