Krisi Ekonomikoa -
LGS erreferentzia izanda
Gazteentzako kontratu berria nahi du CEOEk, gutxieneko soldatarekin
Hilean 645,30 eurokoa da aurten LGS lanbide arteko gutxieneko soldata.
Erredakzioa
Gutxieneko soldata oinarri hartuta, gazteentzako kontratu berria abian jartzea proposatu du patronalak, Jesus Terciado Cepymeko presidente eta CEOEko presidenteordeak iragarri duenez. 2013an, hilean 645,30 eurokoa da LGS lanbide arteko gutxieneko soldata.
"Gazteen enplegua sustatzeko kontratu berria abian jartzeko aukera ari gara aztertzen Gobernuarekin'', azaldu du.
Kontratazioaren lehen fasean gutxieneko soldata izango litzateke kontratua egiteko erreferentzia, langileak formakuntzan aurrera egin ahala lan baldintzak hobetuz. Azken puntu horretan ez dira ados jarri, Terciadok azaldu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea