Krisi Ekonomikoa -

Erreformak

CEOEk lan erreforma areagotzeko eskatu du

Enpresaburuen kezka nagusietako bat, lan-erregulazioko txostenak aurrera ateratzeko auzitegietan dituzten arazoak dira patronalaren arabera.

Juan Rosell CEOEren presidentea. Argazkia. EFE
Juan Rosell CEOEren presidentea.
Juan Rosell CEOEren presidentea. Argazkia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren arabera, lan erreforma areagotu behar da. Otsailean indarrean sartu zela urtebete beteko da, baina elkartearen arabera, motz geratu da.

Patronalaren iturrien arabera, enpresaburuen kezka nagusietako bat lan-erregulazioko txostenak aurrera ateratzeko auzitegietan dituzten arazoak dira.

Lan erreformarekin, lan-erregulazioko txosten bat aurkeztu ahal izateko ez da administrazioaren baimenik behar.

Iturri berek esan dutenez, Fatima Bañez Enplegu ministroari ideia hau proposatu izan dio inoiz CEOEk. Halaber, enpresaburuen erreferentzia Alemania dela azaldu dute. Bertako langabezia-tasa % 6,9koa da eta azken urteetan lau lan erreforma egin dituzte; azkena, "zorrotzena".

Horien ustez, 2010etik hona, Espainian bi erreforma onartu badira ere, alor horretan "asko dago egiteke". Aurreko astean abenduko langabezia datuak eta Gizarte Segurantzan izena emanda daudenen kopurua argitaratu zenean aurreratu zituzten euren asmoak.

Ohar horretan patronalak jakinarazi zuenez, beharrezkoa da "malgutasun neurriak hartzea eta soldatak gutxitzea" lehiakortasuna hobetzeko eta ekonomiaren eta enpleguaren berreskuratzea lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Lana Espainia albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa