Krisi Ekonomikoa -
Udako aparteko ordainsaria
Nafarroako Gobernuak urterrilera aurreratu du uztaileko ordainsaria
Espainiako Gobernuak 2012ko Gabonetako ordainsaria ez ematea agindu eta gero hartu du erabakia Foru Exekutiboak.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak bere 22.700 funtzionarioei uztaileko aparteko ordainsaria urtarrilera aurreratzea onartu du gaur, Espainiako Gobernuak 2012ko abenduko ordainsaria ez ematea agindu eta gero.
Udako ordainsaria ordaintzeko agindua asteon emango diete bankuei, Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Hain zuzen ere, gutxienez hurrengo sei hilabeteetarako kontratua duten funtzionarioei aurreratu diete ordansaria.
Nafarroako Gobernuak 43 milioi euro bideratuko ditu zeregin horretarako.
Nafarroako Justizia Administrazioaren 506 funtzionarioentzat, baina, beste sistema bat erabiliko dute. Izan ere, horien zerga sistema Botere Judizialaren Lege Organikoaren menpe dago, eta, beraz, Foru Erkidegoko Gobernuak ezin die ordainsaria aurreratu.