Fagor -

57,5 milioi euro

Frantziak FagorBrandti emandako diru-laguntza ikertuko du Bruselak

57,5 milioi euroko diru-laguntza publikoak EBko araudia errespetatzen duen aztertzeko ikerketa sakona martxan jarri du Europako Batzordeak.

Artxiboko irudia: Fagor
Artxiboko irudia: Fagor
Artxiboko irudia: Fagor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak FagorBrandt filialari emandako 57,5 milioi euroko diru-laguntza publikoak EBko araudia errespetatzen duen aztertzeko ikerketa sakona martxan jarri du gaur Europako Batzordeak.

Frantziako Gobernuak funtsa sortu zuen 2013ko azaroan FagorBrandt konpainiari diru-laguntza emateko. Printzipioz, hartzekodunen konkurtsoan dauden eta arazoak dituzten enpresa ertainak laguntzeko funtsa zen.

FagorBrandtek 10 milioi euroko mailegua jaso zuen 2013ko azaroan eta 47,5 milioiko beste bat 2014ko apirilean. Gainera, Frantziako Exekutiboak enpresari zorrak barkatu zizkion.

Parisek esan bezala, diru-laguntzak merkatuko baldintzen arabera eman ote zituzten ikertuko du Bruselak. Horretarako, kredituen eta laguntzen baldintzak aztertuko ditu Europako Batzordeak.

Era berean, funtsak Mory-Ducros posta zerbitzuen enpresari 17,5 milioi euroko diru-laguntza eman zion. Mory-Ducrosen kasua ikertuko du Bruselak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor kooperatiba Frantzia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua gaur Dirulaguntzak Euskadin