Fagor -

Catak erosi du Fagor

Mondragon Taldeak lankidetza eskaini dio Catari

Era berean, "pozik" agertu da epaileak Fagor Etxetresnen eta Edesaren aktiboak Cata-CNA taldeari esleitzeagatik.

Mondragon
Mondragon
Mondragon

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Taldea “pozik” agertu da epaileak Fagor Etxetresnen eta Edesaren aktiboak Cata-CNA taldeari esleitzeagatik eta Kataluniako taldeak konprometitu dituen enpleguengatik. Era berean, proiektu berriari begira lankidetza eskaini du.

Oharra kaleratu du Mondragon Taldeak arratsaldean eta erabakiarekin pozik agertzeaz gain, aurrez ezarritako epeak bete izana nabarmendu du.

Produkzio zentroak mantentzeari buruz Cata-CNA taldeak esan duen guztia eta jardueraren zati handiena Euskal Herrian mantentzea” azpimarratu du oharrean Mondragon Taldeak. Enpresa proiektu berriari arrakasta ere opa dio MCCk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak Mondragon korporazioa Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Enpresen albisteak