Fagor -
Edesako ekarpenak
Eskuratu elkarteak MCCri 10 milioi euro eskatuko dizkio
Elkarteko bazkideek batzarra egingo dute astelehenean, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. Ondoren elkarretaratzea egingo dute Benta plazan.
Erredakzioa
Eskuratu elkarteko 254 bazkideek 10 milioi euroko ekarpena egin zioten Edesari. Horregatik, Mondragon Korporazioari dirua itzultzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, Basaurin (Bizkaia).
Protesta arratsaldean egingo dute Eskuratuko bazkideek Benta plazan. Aldez aurretik bazkideek batzarra egingo dute Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Isidro Miguel Blanco Eskuratuko presidenteak gaur jakitera eman duenez.
Nahiz eta elkarretaratze bat antolatu, antolatzaileek manifestaldi bat egitea ez dute baztertu, manifestari kopuru handia biltzen baldin bada.
Dirua berreskuratzea "zaila" dela onartu du Miguel Blancok, Edesa hartzekodunen konkurtsoan sartzea eskatu ostean.
"Gure ideia ordaindu dezaketenengana jotzea da, hau da, Mondragon Korporazioarengana; izan ere, kooperatibaren kudeaketa eraman dute eta hau gaizki joan dela esatea eta alde egiterik ez dago orain", azaldu du.
Bestalde, Edesako langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean, Eusko Legebiltzarrean. Erakunde publikoen inplikazioa eskatuko dute langileek. Elkarretaratzea 09:00etan hasiko da.
Gainera, Basauriko lantegiaren langileak itxialdia egiten ari dira konponbideak eskatzeko.