Fagor -

Eusko Legebiltzarra

Aurrezkiak berreskuratzeko funtsa eskatu dio Ordainduk MCCri

Bestalde, bere aldarrikapenak babesteko ebazpena onartzea eskatu dio plataformak Legebiltzarreko batzordeari.

Ordaindu plataformako ordezkariak Eusko Legebiltzarreko batzordean. Argazkia: EFE
Ordaindu plataformako ordezkariak Eusko Legebiltzarreko batzordean. Argazkia: EFE
'Ordaindu'ko kideek funts bat sortzeko eskatu diote MCCri

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ordaindu plataformako bozeramaileek funts bat sortzea eskatu diote Mondragon Korporazioari (MCC). Baliabide horren bitartez Fagor Etxetresnakek bazkideen aurrezkiak berreskuratzeko eskakizunei aurre egin ahal izango die. Bazkideek borondatezko ekarpenak eta merkataritza-maileguak egin zituzten kooperatiban.

Itziar Gabilondok, Mikel Olabek eta Isidro Sanchezek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Batzordean. Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presidentearekin asteazken honetan bilduko dira.

Ordaindu plataforma bazkide kooperatibistek, bazkide ohiek eta senitartekoek osatzen dute. Erretiroa hartu duten eta lanean ari diren langileek kooperatiban egindako inbertsioa berreskuratzea eskatzen du Ordainduk: 87 bat milioi euro.

Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartzeak bazkideen arazoa areagotu du; izan ere, bere garaian borondatezko ekarpenak eta merkataritza-maileguak egin zituzten.

2013ko azaroaren 1etik aurrera inbertitutako dirua ezin dute berreskuratu. Horrez gain, kaltedunek ez dituzte lehen seihilekoko interesak kobratu.

Legebiltzarraren aurrean, dozenaka bazkidek elkarretaratzea egin dute aurrezkiak itzultzea eskatzeko.

Ordaindu Legebiltzarra efe

Kaltedunek elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren aurrean. Argazkia: EFE

Babes ebazpena

Ordainduren aldarrikapenak babesteko ebazpena onartzea eskatu dio Mikel Olabek Legebiltzarreko batzordeari. Era berean, aurrezkiak berreskuratzeko funtsa sortzea Korporazioari eskatzea nahi dute. Likidazioa egiteko orduan Fagor Etxetresnakeko administratzaile konkurtsalek bazkideak "ordena egokian" jartzea eskatu du Olabek.

Bestalde, Fagor Etxetresnaken Kontseilu Errektorearen erabakiak 800 bat pertsonari eragiten diela azaldu du Itziar Gabilondok.

Dirua "legez kanpo" atxiki dutela errepikatu dute Ordainduko bozeramaileek; izan ere, bazkideak behin eskatu duenean inbertsioa bueltatzeko epeak legalki ezarrita daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Fagor gaur Mondragon korporazioa argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak