Fagor -

Fagor Etxetresnak

Tajo kooperatiba ere, hartzekodunen aurrekonkurtsoan

Etxetresnetarako plastikozko osagaiak egiten ditu Oiartzungo enpresa honek. Konkurtsoa aurkezteak ez du, dena dela, likidazioa ekarriko, Mondragon Korporazioko iturriek EiTBri jakinarazi diotenez.

Etxetresnetarako plastikozko osagaiak egiten ditu Oiartzungo enpresa honek. Argazkia: Tajo.coop
Tajo kooperatiba
Tajo kooperatiba ere, hartzekodunen aurrekonkurtsoan

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnaken egoerak beste biktima bat eragin du azken orduetan. Etxetresnetarako eta automobilgintzarako plastikozko osagaiak egiten dituen Tajo kooperatiba hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartuko da, Mondragon Korporazioko iturriek EiTBri jakinarazi diotenez.

Oiartzunen dago enpresa eta 113 langile ditu. Urte askoan Fagor Etxetresnakentzat osagaiak egin ditu kooperatibak baina azkenaldian, automobilgintzara bideratu dute negozioa. Hala, Fagorren krisiaren eragina ez da horren handia, kalte egin dien arren.

Hori horrela, eta Fagorrekin lotutako zorra birnegoziatzeko aurrekonkurtsoan sartzea erabaki du kooperatibak. Dena dela, prozesu honek ez du likidazioa ekarriko, hau da, enpresa ez dago arriskuan.

Enpresak dituen 113 langileetatik 35i eragingo die aurrekonkurtsoak, baina horietatik 15ek beste kooperatiba batzuetan lortu dute; beraz, 20 birkolokatzea falta da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Fagor kooperatiba Mondragon korporazioa Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak Oiartzun