Fagor -
Krisia Fagorren
Edesako langileek Eskuratu sortu dute ekarpenak berreskuratzeko
Horrela, "7-10 milioi" berreskuratzea espero dute Edesako langileek. Gainera, hartzekodunen konkurtsoari begira nabarmendu nahi dira.
Erredakzioa
Fagor Etxetresnaki egindako ekarpena berreskuratzeko Eskuratu plataforma sortu dute Edesako langileek, ETBk jakitera eman duenez.
Edesako langile ohiak eta 150 bazkide inguru Ibaiganeko kultur etxean bildu dira arratsaldean elkartea osatzeko.
Hartzekodunen konkurtsoari begira "lehentasunezko tratua" lortu nahi dute langileek. Gainera, urteetan ekarpenetan egindako inbertsioa, "7-10 milioi" berreskuratzea espero dute.
Bestalde, enpresari emandako 80 milioiak bueltatzeko fondo bat sortzea eskatu dio Ordaindu plataformak (Fagor Etxetresnakeko bazkideak) Mondragon Korporazioari.
Fagorreko Gizarte Kontseiluak bi plataformak "errespetatzen" ditu eta dirua berreskuratzeko lan egingo duela esan du. Hartzekodunen konkurtsoa kudeatuko duen administratzaileari laguntzeko borondatea azaldu du Kontseiluak, produkzio lerro batzuk salbatzeko.