Fagor -

Fagorren krisia

Refinerias Sangronizek ekoizpena eten du, 'domino efektua'k bultzatuta

Sondikako galdategi bat da, eta Incasa enpresarentzat egiten zuen lan. Mungiako Incasa enpresak ere hartzekodunen konkurtsora sartzea eskatu du, Fagorrek bultzatuta.

Refinerías Sangroniz
Refinerías Sangroniz
Refinerías Sangroniz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sondikako (Bizkaia) Refinerias Sangroniz enpresak ekoizpena eten du, Fagor Etxetresnaken krisiaren 'domino efektua'k bultzatuta. Ondorioz, bertako 15 langileak etxera bidali dituzte, opor egunetako baimenarekin.

Mungiako Incasa enpresarentzat metal arinak aluminiozko lingote bihurtzen zituen galdategi bat da Refinerias Sangroniz. Lingote horiekin, ondoren, Fagor Etxetresnakek garbigailuak egiteko behar zituen piezak egiten zituen Incasak. Asteartean bertan hartzekodunen konkurtsora sartzea ere eskatu zuen Incasak, Fagorren krisiak bultzatuta. 1,2 milioiko zorra du kooperatibak Mungiako enpresarekin.

Refinerias Sangronizekeko langileek oraindik ez dakite noiz arte egongo diren oporraldian, eta, egun horiek igarota, langabeziara joago ote diren.

"Lur jota gaude. Ondo aritzen ginen lanean, eta bagenuen lana; baina, bat-batean, etxera igorri gaituzte'', esan du langileetako batek. ''Domino efektuaren biktima gara. Fagor etxetresnak gaizki zihoala entzunda geneukan, baina kooperatiba sendoa zen, eta ez genuen espero inoiz erori zitekeenik''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Fagor gaur Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Enpresak Sondika