Bitxikeriak -

astronauta baten argazkia

Bilbo Handia, espaziotik ere ikusgai

Soichi Noguchi astronauta japoniarrak Bilbori argazkia atera dio, Nazioarteko Espazio Estaziotik (ISS).

Bilbo, espaziotik ikusita. Argazkia: @Astro_Soichi
Bilbo, espaziotik ikusita. Argazkia: @Astro_Soichi
Bilbo, espaziotik ikusita. Argazkia: @Astro_Soichi

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soichi Noguchi japoniar astronautak Bilboko eta inguruetako argazkia egin du Nazioarteko Espazio Estaziotik (ISS), bilbotar txiolari baten eskaera  jaso ondoren.

Noguchi oso aktiboa da sare sozialetan, Twitterren bereziki, eta espaziotik ateratako planetako txoko ugariren argazkiak partekatu ohi ditu beste erabiltzaileekin. 2021eko apirilaren 18an, bizkaitar hiriburuaren txanda izan zen.

@SpaceNosey Twitter erabiltzaileak egin zion eskaera astronautari, mundu horretan interes handia baitauka. Aspalditik da haren jarraitzailea, horregatik "itxaron nuen hodeirik gabeko egunak iritsi eta ISS Bilbo gainean egon arte, modu finean eskatzeko", eitb.eus-i azaldu dionez.

Aitortu duenez, ez zuen esperantza askorik "tankera honetako pertsonek oso agenda estua izan ohi dutelako, baina, zorionez, Noguchik gogoko du bere aisialdian Lurrari argazkiak egitea". Azkenean Noguchik argazkia partekatu zuenean, "ezin nuen sinetsi".

Astronauta japoniarra eta bere hiru lankideak egun gutxi batzuetan itzuliko dira Lurrera, baina, aurretik, argazki espaziala utzi dute opari gisa. @SpaceNosey-ren hitzetan, "gure hiria airetik eta bereizmen handiagoarekin ikusteko bideak ditugun arren, astronauta batek nire txioa irakurtzea, egunean zehar eta eguraldi onarekin Bilbotik noiz igaroko den kalkulatzea, argazkia egin eta partekatzea… sinestezina iruditzen zait".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak gaur Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak