Bitxikeriak -
Hegoafrikako Txapelketa
Hegoafrikako Munduko Txapelketako futbolaririk ederrenen taldea
Datorren igandean izango da txapelketako finala eta munduko selekziorik onena ezagutuko dugu. Guk, oraingoz, ederrenek osatzen dutena ezagutu dugu.
A.A.
Biluzik eta izerditan ari diren kirolariak... futbol partida bat ikusteko beste era bat da. Jokoa aztertzen duten ikusleak eta jokalariek galtzak eta kamisetak nola janzten dituztenak topatu ditzakegu. Igandean, Hegoafrikako Munduko Txapelketako finala jokatu da eta munduko selekziorik onena ezagutuko dugu. Guk, ordea, selekziorik "ederrena" zein den erabaki dugu jada. Ederrek atea zaintzen dute, area defendatzen dute eta aurkakoa erasotzen dute.
Espainiako selekzioak atezaina utziko digu, Iker Casillas. Atzelarien artean, berriz, Pique (Espainai), Fabio Cannavaro (Italia) eta Carlos Bocanegra (EE. UU.) jarriko ditugu.
Erdialdean, Espainiako selekzioko beste jokalari bat hartu dugu, Cesc Fabregas. Horrekin batera, ederrenen zerrendetan lehen postua lortzen duen horietako bat, Yoann Gourcuff frantziarra. Beste jokalari bat behar dugu eta Kaka (Brasil) hautatu dugu, baina ez gaude ziur.
Gure taldea aurrelariez josia dago, izan ere, lau ditu. Diego Forlan (Uruguay) eta Roque Santa Cruz (Paraguay) beste atera gerturatzen saiatuko dira. Robin Van Persie (Holanda) eta Gonzalo Higuain (Argentinarra) aurrelariek gola sartzeko aukera mordoa izango dituzte.
Ados ez bazaude, zein da zure proposamena?