ALBISTEAK

Itzalaldi historikoa Itzalaldi historikoa

Politika

ITZALALDIA

  • Iruñeko saltoki bat, pasa den astehelehean, itxita, itzalaldiagatik

    Iruñeko saltoki bat, pasa den astehelehean, itxita, itzalaldiagatik. Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du itzalaldiagatik ezarritako larrialdia

AGENTZIAK | EITB Media

Argindarra % 100ean berrezarri dela baieztatu ondoren hartu du erabakia Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.

Gizartea

Itzalaldi masiboa

  • Aramaio, Jose Luis Madinaren argazki batean.

    Aramaio, Jose Luis Madinaren argazki batean.

Aramaiok iskin egin zion itzalaldiari, argindar sistema propioa baitu

EITB Media

Arabako herriak udal argindar banatzaile propioa du, eta ez du sare nagusiarekiko menpekotasunik. Astelehenean, 20 bat minutuz egon ziren argindar barik. Tarte hori behar izan zuen udal teknikari batek sorgailu propioa pizteko. Gailuak hainbat egunetarako edo asterako autonomia du.

Gizartea

ITZALALDI MASIBOA

  • Malaga hiriburua, bart, ilunpean.

    Malaga hiriburua, bart, ilunpean. EFE

Itzalaldiaren galde-erantzunak: Zergatik gertatu zen? Nola berrezarri zen hornidura? Aurrerantzean, zer?

E. G. | EITB MEdia

Oraindik galdera asko erantzuteke eta xehetasun teknikoak argitzeke badaude ere, gertakariaren inguruko azalpenak eman ditu gaur Itziar Zubia EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakasleak, Euskadi Irratian. Hona itzalaldi masiboaren gakoetako batzuk.

albisteak

- 12 MINUTOS

0:53

Letta: ''Itzalaldi honek ahulak garela erakutsi digu, europarren arteko konexio faltagatik''

EITB MEDIA

Enrico Letta Italiako ministro ohia "12 Minutos" saioko gonbidatua izango da, gaur gauean, ETB-2n.

Politika

ITZALALDIA

0:49

Jaurlaritzak larrialdi maila 2tik 1era jaitsi du: "Normaltasuna ez da erabatekoa, zuhurtzia eskatzen dugu"

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Itzalaldia dela eta atzo aktibatutako mahai teknikoak bigarren bilera egin du goizean. Bertan hitz egindakoaren berri eman du Imanol Pradales lehendakariak, hedabideen aurrean egin duen agerraldian. Gertatutakoari buruzko "premiazko azterketa integrala egitea" eskatu du, "gardentasun osoz".

Politika

Itzalaldia

  • Sanchez konpainia elektrikoetako ordezkariekin, Moncloa jauregian. Argazkia: Espainiako Gobernua

    Sanchez konpainia elektrikoetako ordezkariekin, Moncloa jauregian. Argazkia: Espainiako Gobernua

Sanchezek elkarlana eskatu die konpainia elektrikoei itzalaldiaren arrazoiak argitzeko

Agentziak | EITB Media

Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak argindar hornidura bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntzei ekiteko eskatu die. Gobernuburua Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearekin eta Iberdrola, Endesa, EDP, Acciona Energia eta Naturgy enpresen ordezkariekin bildu da Moncloan.

Gizartea

ITZALALDIA

1:05

Red Electricak baztertu egin du itzalaldia zibereraso batek eragin izana

Agentziak | EITB MEDIA

Azpimarratu dute sistema elektrikoa ohiko legez, egonkor eta egoki dabilela lanean. Hala ere, Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du itzalaldia zibereraso baten ondorio izan ote zen argitzeko.

Gizartea

itzalaldi masiboa

  • Bi lagun atzo, bazkaltzen, argindarrik ez zegoenean.

    Bi lagun atzo, bazkaltzen, argindarrik ez zegoenean. EFE

Itzalaldiaren ondorioak: Zer egin hozkailuan edo izozkailuan ditugun jakiekin?

Agentziak | EITB Media

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak irizpideak eman ditu elikagaiak bota ala ez erabakitzeko. Oro har, argindar etena lau ordu baino gutxiagokoa izan bada, segurua da elikagaiok kontsumitzea. Izozkailuek 24-48 orduz eusten diote zeropeko tenperaturari.

Gizartea

Itzalaldia

  • Abandoko tren-geltokia, Bilbon. Irudia: EITB

    Abandoko tren-geltokia, Bilbon. Irudia: EITB

EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra

Agentziak | EITB Media

Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.

Gizartea

ITZALALDIA

0:15

Eusko Jaurlaritzak erregaia erosiko du, itzalaldiaren gisako aparteko egoerei aurre egiteko

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Argindarraren % 100 eskuratuta, garraiobideak, komunikazioak eta azpiegiturak ohikora itzuli dira gaur, ia erabateko bermearekin. Aurrera begira eta antzeko zerbait gertatuko balitz ere, Jaurlaritzak erregaia erosiko du aparteko egoerei aurre egiteko.

KIROLAK

kirolak

- Zesta-punta

3:41

Sorozabal-Goikoetxea eta Urreisti-Basque bikoteak, nagusi Donibane Lohizuneko All Starrean

EITB MEDIA

Emakumezkoetan Goikoetxea eta Sorozabal nagusitu dira, finalean Ortiz eta Gonzalez menderatuta (2-1). Gizonezkoetan Urreistik eta Basquek bereganatu dute garaipena; Johan-Lekerika bikotea bigarren, Tamnourindeguy-Oyhenard hirugarren eta Erkiaga-Portet laugarren.

Beste kirolak

EHF Europako Liga

  • Erik Balenciaga (bost gol egin ditu) eta Eneko Furundarena, elkarrekin, partida amaituta (EITB).

    Erik Balenciaga (bost gol egin ditu) eta Eneko Furundarena, elkarrekin, partida amaituta (EITB).

Bidasoak ez du aukerarik izan Melsungenen aurka (22-32), eta EHF Europako Ligatik kanpo gelditu da

EITB MEDIA

Euskal taldeak ondo ekin dio final laurdenetako play-offeko itzuliko partidari, baina Alemaniako taldeak, lehen zatian 0-9ko partziala lortuta, abantaila handia bereganatu du, eta Alex Mozasen taldeak ezin izan du alde hori murriztu.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.

Ez dago zuzenekorik

0:43

Elkarrizketa

R. Garcia: ''Gehiago sinestea falta izan zaigu, baina Europara sailkatzeko aukerekin heldu gara amaierara''

EITB MEDIA

Ruben Garcia Osasunako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde gorritxoak denboraldi amaierara arte dituen helburuez. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

1:26

Omenaldia

Bilbao Basket Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da, FIBA Europa Kopa irabazita

EITB MEDIA

Bilboko taldea Gernika-Lumon izan da astearte arratsaldean, eta omenaldia egin diote Bizkaiko Batzar Nagusietan; Europako titulua eskaini die, hala, lurraldeko herritar guztiei.

1:11

Zesta-punta

Donostiako Grand Slama maiatzaren 3an hasiko da, Carmelo Balda frontoian

Txapelketako finalak maiatzaren 31n jokatuko dituzte. Gizonezkoetan, sei bikote lehiatuko dira; emakumezkoetan, berriz, lau.

KULTURA

kultura

- FESTA HANDIA, BEC-EN

1:37

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omentzeko festa erraldoirako azken entsegua egin dute

LARRAITZ BLANCO | EITB MEDIA

Astebete eskas falta da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei BECen "Maite Zaitut" izeneko omenaldi handia egiteko. Gaur, ekitaldian parte hartuko duten musikariek azken entsegua egin dute.

Literatura

LIBURU AURKEZPENA

  • San Basilioren liburuaren azala. Argazkia: EFE

    San Basilioren liburuaren azala. Argazkia: EFE

Paloma San Basiliok "Uxoa, el secreto del valle" aurkeztu du, Baztanen girotu duen eleberri berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Artista madrildarrak Iruñean aurkeztu duen eleberriak galerei, doluari eta bizitzan aurrera egiten saiatzeari buruzko hausnarketa egiten du. "Ez da autobiografikoa, baina galera baten eta berreraikuntza baten istorioa da", azaldu du idazleak.

TELEBISTA

Bilatu nahieran-en

La Noche De...
Hamaika Entzuteko
Piztu Telebista
Egun On
Txoriene
JA Sukalerrian
Iparraldearen Orena
Hitzetik Hortzera
Biba Zuek
Mihiluze
Eguraldia

telebista

- 11 Entzuteko

4:15
11_ENTZUTEKO

Anaia bikia du Eneko Sagardoy aktoreak. Atera diote probetxua sekula horri?

Eneko Sagardoy aktoreak anaia bikia du, Ander. Zenbaitetan, egoera horri probetxua atera diote. Baina nola? Horrez gain, "Betizu" azaldu zeneko garaia ekarri dute gogora. Txikitan, ikastola garaian, antzerkia jada oso gustuko zuela aipatu digu.

EITB TALDEA

Podcasten Ondas sari Globalak

EITBren "Mare" euskarazko podcastari eman diote lan esperimental onenaren Ondas saria

EITB Media

  • Argazkia: Podcasten Ondas Sari Globalak

    Argazkia: Podcasten Ondas Sari Globalak

Epaimahaiak nabarmendu du Maider Uriarte eta Inko Martin egileen ekoizpena "maisulana" dela.

Erlazionatutako edukiak:

kargatzen