Iragarpena

Gaur

2024/11/21

Ostegunean eguraldi ezatseginarekin jarraituko dugu. Goizaldean atertzera egingo du, goizean haizea hego-mendebaldetik finkatuko da eta harrotu egingo da. Tenperatura maximoak igo egingo dira, batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta gogor jarraituko du jotzen; horrez gain, euritara joko du. Euria itsasertzean hasiko du eta gero, pixkanaka, barnealdera zabalduko du. Gauean ia txoko guztietara iritsiko da euria.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/20 ºC
  • Donostia:11/19ºC
  • Gasteiz:7/15 ºC
  • Iruña:6/15 ºC
Bihar

2024/11/22

Ostiralean tenperatura jaitsi egingo da eta arratsaldean atertzera egingo du. Egunaren lehen partean euria egingo du, ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta elur-kota 1200-1400 m inguruan egongo da. Arratsaldean haizeak ipar-ekialdera egingo du, eta ordutik aurrera, atertu, hodeitza arindu eta haizeak ere baretzera egingo du. Gauean zerua nahiko garbi geratuko da eta tenperatura oso bizkor jaitsiko da; barnealdeko leku batzuetan 5 ºC-tik behera jaitsiko da tenperatura.

Tenperatura:

  • Bilbao: 7/14 ºC
  • Donostia:6/13ºC
  • Gasteiz:3/11 ºC
  • Iruña:6/11 ºC
Etzi

2024/11/23

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Joera

  • Osteguna

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 07:10:00
    19:54:00
  • Itsasbehera 00:50:00
    13:36:00
  • Tenperatura 16-17º
  • Itsasgora P: 3.94 / 3.55
    B: 1.57 / 1.52
  • Eguzkia UTC 07:14:00
    UTC 16:44:00
  • Ilargia 22:14:00
    12:35:00

2024/11/21

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin. Arratsalde-gauean ipar-mendebaldera aldatuko du, 5-6ko indarrarekin. Itsaskirria izango da, arratsalde-gauean itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 m-ko olatuak altxatuko ditu, gero handitu eta 3 m ingurukoak izango dira egunaren bigarren partean.

Bihar
  • Itsasgora 08:14:00
    21:06:00
  • Itsasbehera 01:48:00
    14:42:00
  • Tenperatura 16-17º
  • Itsasgora P: 3.72 / 3.39
    B: 1.81 / 1.72
  • Eguzkia UTC 07:15:00
    UTC 16:43:00
  • Ilargia 23:21:00
    13:00:00

2024/11/22

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin; goizean baretu egingo da, 3-4ko indarrarekin. Arratsaldean hego-osagaira aldatuko da, 3-4 ko indarrarekin. Itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin; goizean txikituz joango da eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du; egunaren bigarren partean itsaskirria edo itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, gero txikitu egingo dira eta gauean 1-1,5 m ingurukoak izango dira.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/11/23

1 / 30 Hurrengoa
Gipuzkoako kostaldea, Nafarroa iparraldea eta Ipar Euskal Herria abisupean daude prezipitazio iraunkorragatik

Gipuzkoako kostaldea, Nafarroa iparraldea eta Ipar Euskal Herria abisupean daude prezipitazio iraunkorragatik

24 orduko epean metro koadroko 60 litro pilatu daitezke Gipuzkoako ipar-ekialdean eta Ipar Euskal Herrian. Foru Erkidegoko Kantauri isurialdean, bestalde, metro koadroko 40 litro metatzea aurreikusi du Aemetek.
Giro goibelarekin hasiko dugu astea

Giro goibelarekin hasiko dugu astea

Hodeitza espero da lurralde osoan, eta termometroetan ez da gorabehera handirik espero datorren asterako; 17 ºC-ren bueltan egongo dira maximoak. Asteazken eta ostiralean, balio hotzagoak espero dira, eta hodeiek euria utziko digute.
Uda txikia azaro betean

"Uda txikia" azaro betean

Tenperatura maximoak 20 gradura iritsiko dira larunbatean, eta apur bat beherago (17-18 °C) kokatuko dira igandean. Larunbatean, eguzkia izango dugu lagun; igandean, berriz, zerua hodeitsu egongo da eta tantaren bat edo beste bota lezake ipar partean.
Malaga hiriburuko kaleak, dendak eta ospitaleak urak hartu ditu

Malaga hiriburuko kaleak, dendak eta ospitaleak urak hartu ditu

Euriaren ondorioz, 4.000 pertsona inguru atera behar izan dituzte euren etxeetatik, eta Malaga hiriburuko erdigunea urez bete da. Abisu gorria ezarrita zegoenez, errepideak ia hutsik egon dira gaur eta eskolak bertan behera geratu dira.

Zer ari da gertatzen Mediterraneoan?

Zer ari da gertatzen Mediterraneoan?

Andoni Aizpuru EITBko Eguraldia saioko aurkezleak azaltzen duenez, Mediterraneo itsasoko tenperatura ohi baino beroagoa da egunotan, eta goietan aire hotza sartzen denean ekaitz handiak sortzen dira, euri-jasa handiak eta uholdeak. Nabarmentzen du klima aldaketaren ondorioa dela gertatzen ari dena.

Hainbat ibaik gainezka egin eta uholdeak eragin dituzte Malagan, eta Valentzia berriro alerta gorrian dago

Hainbat ibaik gainezka egin eta uholdeak eragin dituzte Malagan, eta Valentzia berriro alerta gorrian dago

Malagan, osasun zentro asko itxi eta milaka herritar etxetik atera behar izan dituzte. Gainera, Espainiako Meteorologia Agentziak maila gorrira igo du Valentziako probintziaren kostaldean 21:00etatik ostegun eguerdira arte egingo duen euriteengatiko abisua.
Urteko lehen elurteak zuriz jantzi du Belagua

Urteko lehen elurteak zuriz jantzi du Belagua

Elurra Nafarroako Pirinioetara iritsi da, eta Belaguako harana mantu zuri batekin estali du, negua iristeko hilabete falta denean.

Amaitu al da behin betiko uda giroa?

Amaitu al da behin betiko uda giroa?

Zenbait egunetan tenperatura epelak izan ondoren, eguna gaur hotzagoa izaten ari da. Aurreikuspenen arabera, bihar maximoak 10 ºC-tik behera gera daitezke barnealdean, eta minimoak 2-3 gradutik gertu. Ostegunean hego haizea itzuliko da eta tenperaturak gora egingo du berriro.

Tenperaturak jaitsiko dira eta gailurretan elurra egingo du, goi-geruzetako depresio baten ondorioz

Tenperaturak jaitsiko dira eta gailurretan elurra egingo du, goi-geruzetako depresio baten ondorioz

Gaur tenperaturak apur bat jaitsiko dira, elur-kota 1.000 eta 1.200 metro inguruan kokatuko da. Gainera, iparreko eta ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Espainiako Estatuan, alertapean daude Balearrak, Valentzia eta Alacant. Kataluniak aurre-alerta fasea ezarri du, euriteengatik.
''Goialdeko depresioa berri bat dator, baina ez da espero duela bi asteko euriteak botatzea''

''Goialdeko depresioa berri bat dator, baina ez da espero duela bi asteko euriteak botatzea''

Goialdeko depresio honek gurean ez du euri askorik utziko, baina Mediterraneo inguruan asko bota dezake. "Hala ere, ez dugu duela bi astekoa gertatzea espero", adierazi du Andoni Aizpuruk.

1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak