Gizartea -

Sutea

Zazpi pertsona artatu dituzte eta eraikin bat erortzeko arriskuan dago Zornotzan, sute baten ondorioz

09:45 aldera piztu da sua, eta eraikina jendez hustu badute ere, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte. Horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.

Sute bat izan da Zornotzako Luis Urrengoetxea kalean
Sute bat izan da Zornotzako Luis Urrengoetxea kalean

Lau pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik Zornotzan izandako sute batean

0:24

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da goizean Zornotzan, Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean, EITB Mediak jakin duenez.

09:45 aldera piztu da sua, eta eraikina jendez hustu badute ere, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte. Horietako lau, gainera, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Segurtasun Sailaren arabera, hiru solairuko eraikin baten lehen solairuko etxebizitza batean gertatu da sutea, Zornotza erdigunean.

13:00etarako itzali dute sua, baina suhiltzaileek eraikina itxi dute, erortzeko arriskuan dagoelako, eta kale hori itxi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Amorebieta-Etxano argazkiak Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea