Itxi

Amarauna

Nazioartea

Afrikan gosete handia eragin dezake Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak

Maria Agirre | EiTb Media

Beñat Arzadun Mundukide Fundazioko kidearekin, eta Juanjo San Miguel kazetariarekin, Afrikako egoera hizpide. Afrikako herrialde batzuetan gosea areagotzea ekarriko du Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak. Afrikako Batasunak, gosete handia ekiditea erregutu dio Errusiari.

  • Afrikan gosetea areagotu daitekeela ohartarazi dute

    Afrikan gosetea areagotu daitekeela ohartarazi dute

    19:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errusia da gari ekoizle nagusia, eta Ukraina bostgarrena. Ekilore olioari dagokionez Ukraina da lehenengoa, eta artoaren ekoizpenean, berriz, biak, Errusia zein Ukraina ageri dira lehen postuetan.

Herrialde askotan hasi dira ondorioak igartzen, baina batez ere Afrikako eta Asiako herri batzuetan. Izan ere, Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako datuen arabera, Afrikara inportatzen den gariaren % 32 Errusiatik dator, eta % 12, Ukrainatik.

Beraz, Errusiako gariaren esportazioari blokeoa jartzeak, ondorio larriak izan ditzake Afrikan.

Mundukideko Beñat Arzadun, eta Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariarekin hizpide izan dugu gaia.