cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/18

Goizean goiz barnealdeko zenbait lekutan lainoa agertu da eta goizean ostarteak zabalak izango dira. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta nagusi izango dira egunaren bigarren partean. Eguerditik aurrera noizbehinka zaparradak botako ditu, mardulak izan daitezke eta baliteke trumoi-ekaitza ere izatea. Egunaren bigarren zatian iparraldeko haizea ibiliko da, gauean indartu egingo da, eta tenperaturak berdintsu jarraituko du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 11/20 ºC
  • Donostia:10/18ºC
  • Gasteiz:7/18 ºC
  • Iruña:7/19 ºC
Bihar

2024/05/19

Eguraldi nahasia iganderako. Hodeitsu egongo da eta giroa goibela izango da. Zaparradak botako ditu, noizbehinka trumoi-ekaitzak joko du, txingorra egingo du eta zaparradak mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean. Ipar-mendebaldeko haizea gailenduko da eta kostaldetik hurbil biziago ibiliko da. Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/17 ºC
  • Donostia:11/16ºC
  • Gasteiz:8/17 ºC
  • Iruña:8/18 ºC
Etzi

2024/05/20

Datorren astearen hasieran eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Berriro ere zaparradak botako ditu eta trumoi-ekaitzak izango dira, egunaren bigarren zatian ugariagoak izango dira. Giro freskoak jarraipena izango du eta tenperaturak oro har ez ditu 20 ºC-ak gaindituko. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago joko du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/17 ºC
  • Donostia:11/16ºC
  • Gasteiz:7/17 ºC
  • Iruña:8/18 ºC

Joera

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 00:03:00
    12:34:00
  • Itsasbehera 06:16:00
    18:29:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 3.62 / 3.59
    B: 1.73 / 1.8
  • Eguzkia UTC 04:44:00
    UTC 19:32:00
  • Ilargia 14:33:00
    02:25:00

2024/05/18

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-osagaira aldatuko du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 00:49:00
    13:13:00
  • Itsasbehera 06:59:00
    19:12:00
  • Tenperatura 15-16º
  • Itsasgora P: 3.74 / 3.77
    B: 1.59 / 1.64
  • Eguzkia UTC 04:44:00
    UTC 19:34:00
  • Ilargia 15:35:00
    02:42:00

2024/05/19

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuko du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Egunaren bigarren zatian trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Etzi
  • Itsasgora 01:28:00
    13:49:00
  • Itsasbehera 07:36:00
    19:50:00
  • Tenperatura 15-16º
  • Itsasgora P: 3.87 / 3.94
    B: 1.46 / 1.48
  • Eguzkia UTC 04:43:00
    UTC 19:35:00
  • Ilargia 16:39:00
    02:59:00

2024/05/20

Mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin. Itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da, eta zaparrada handiak bota ditzake.
Uda girotik negu girora

Uda girotik negu girora

Astelehen eguzkitsua espero da, nahiz eta arratsaldean fronte hotz batek aldaketa ekarriko duen. Astearte, asteazken eta ostegunean ezegonkortasuna nagusituko da.
Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Larunbat goizean eguzkia ikusteko aukera izango dugu, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du eta zaparradak botako ditu nonahi. Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du prezipitazio handiagatik. Maximoak jaisten joango dira asteburuak aurrera egin ahala, baina 20 °C-tik gora egongo dira.
Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur zabaldutako txostenaren arabera, industriaurreko garaiarekin alderatuta (1850-1900), 1,61 ºC igo zen apirileko batez besteko tenperatura.
Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Goizeko euri apurrarne ostean, eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainerako tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian.
Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Almandozen (Baztan) txingorra egin du arratsaldean. Euria zarra-zarra bota du Ataunen, eta San Martin de Unxen, ekaitz giroan, zerua belztu dute hodeiek.

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak