cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/05

Gaur ezegonkortasuna areagotu egingo da, bereziki arratsaldean eta gauean. Goizean, oro har, giro lasaia eta atsegina izango dugu, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta hegoaldeko haizearekin epeletik jarraituko du, tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira. Arratsaldean ezegonkortzera egingo du, orduan hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparradak nonahi botako ditu; baliteke zenbait tokitan zaparradak mardul samarrak eta trumoitsuak izatea, bereziki ekialdean. Arratsaldera arte, haizeak hegoaldetik joko du, orduan iparraldetik finkatuko da, ahul-bizi, bolada gogor batzuekin.

Tenperatura:

  • Bilbao: 14/25 ºC
  • Donostia:12/24ºC
  • Gasteiz:12/21 ºC
  • Iruña:9/21 ºC
Bihar

2024/05/06

Astelehenean giro freskoagoa izango dugu eta egunaren lehen zatian euria egingo du. Goizean zerua lainotu samar egongo da eta oraindik euri apur bat egingo du; egunak aurrera egin ahala eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainontzeko tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian. Eguneko tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 20 ºC-tik behera geratuko dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/18 ºC
  • Donostia:11/17ºC
  • Gasteiz:8/15 ºC
  • Iruña:9/15 ºC
Etzi

2024/05/07

Asteartean goibeletik jarraituko du ipar partean, baina hegoaldean giroa argiagoa izango da. Zenbat eta ekialderago egon, hodeiak ugariagoak eta trinkoagoak izango dira eta bertan oraindik euri apur bat egin dezake, bereziki egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean. Hegoaldean berriz, hodei geruza saretuago agertuko da eta tarteka eguzkiaz goza ahal izango dugu. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero behar.

Tenperatura:

  • Bilbao: 11/19 ºC
  • Donostia:11/18ºC
  • Gasteiz:9/16 ºC
  • Iruña:7/16 ºC

Joera

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 01:05:00
    13:37:00
  • Itsasbehera 07:13:00
    19:34:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.31 / 4.23
    B: 1.06 / 1.07
  • Eguzkia UTC 04:59:00
    UTC 19:18:00
  • Ilargia 03:32:00
    16:16:00

2024/05/05

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, 4ko tarte batzuekin. Arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, eta gauean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren bigarren zatian. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Bihar
  • Itsasgora 01:55:00
    14:22:00
  • Itsasbehera 08:01:00
    20:22:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.54 / 4.45
    B: 0.86 / 0.84
  • Eguzkia UTC 04:58:00
    UTC 19:19:00
  • Ilargia 03:54:00
    17:35:00

2024/05/06

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta egunaren bigarren zatian 5eko tarteekin. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora 02:41:00
    15:04:00
  • Itsasbehera 08:45:00
    21:07:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.69 / 4.59
    B: 0.74 / 0.7
  • Eguzkia UTC 04:57:00
    UTC 19:21:00
  • Ilargia 04:19:00
    18:57:00

2024/05/07

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, tarteka 4ko indarrarekin egunaren lehen partean. Azken orduetan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Azken orduetan itsaso kizkurra sortuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak