cerrar buscador

Gizartea

Ikasleak Palestinarekin

  • New Yorkeko Columbia unbertsitateko ikasleen mobiliazioak. EFE.

    New Yorkeko Columbia unbertsitateko ikasleen mobiliazioak. EFE.

Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere Palestinaren aldeko kanpaldiei ekingo diete astelehenean

EITB Media

Ikasle Abertzaleak antolakundeak dei egin die ikasle guztiei mundu osoan hedatzen ari den #StudentsForGaza ekimenarekin bate egin eta kanpaldietara batzeko. Maiatzaren 6an hasiko dira Ibaetako, Gasteizko, Leioako eta NUPeko kanpusetan.

albisteak

- Historiaren errimak

2:01

Vietnamgo gerraren bueltako protesten eta egungoen antzekotasun eta desberdintasunak aztertu ditu EITBk

MARIBEL AIZARNA | EITB MEDIA

Palestinarren kontrako genozidioa salatzeko protestak puri-purian dira AEBko unibertsitateetan; Vietnamgo gerrak 1968an eragin zituenak dakartzate gogora. Biak ala biak, hauteskunde urteak AEBn; Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak aztertu ditu bi une historikoak.

Mundua

Gaza erasopean

  • Israelek Rafahn egindako eraso bateko irudia

    Israelek Rafahn egindako eraso bateko irudia. Argazkia: EFE (artxiboa)

Gazan su-etena ezartzeko negoziazioak bide onetik doaz, eta akordioa gertu omen dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Palestinako iturri horrek, anonimatuan, esan du Hamasen eta Israelen arteko negoziazioetan aurrerapausoak egon direla, eta zehaztu Egiptoko ordezkaritzak desakordio puntuak nolabait "arintzea" lortu duela.

Mundua

Nazioarteko Zigor Auzitegia

  • Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Karim Khan

    Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Karim Khan. Argazkia: EFE

Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak ohartarazi du bere kontrako "mehatxuak" "delitu" direla

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bere langileen aurkako "intimidazioa" salatu du auzitegiak, horiek beldurrarazi dituztela arrazoituta. Horren aurrean, auzitegi horren burujabetasuna defendatu du Europako Batzordeak.

Gizartea

Indarkeria matxista

  • Baionako polizia-etxea

    Baionako polizia-etxea

Epailearen aurrera eramateko zain, atxilo dute Donibane Lohitzunen hilda agertu den emakumearen bikotekidea

EITB Media

Hilketa leporatuta, Baionako komisarian dago atxilotuta. Pertsona hau bera atxilo hartu eta aske utzi zuten apirilaren 14an, hilda agertu den emakumea Ziburuko hotel bateko bosgarren solairutik erori eta larri zauritu ostean.

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

  • Satevi zerbitzua. EFEren artxiboko irudia.

    Satevi zerbitzua. EFEren artxiboko irudia.

Indarkeria matxistaren biktimentzako baliabideak jasotzen dituen gida berrargitaratu du Jaurlaritzak

EITB MEDIA

"Emakumeen aurkako indarkeria matxista: zer egin dezaket?" gidaren bertsio ezberdinak egin dituzte, sei hizkuntzatara itzuli baita, eta hiru ale baititu.

0:47

Nafarroa

Star Warseko pertsonajeek desfilea egin dute Iruñean minbiziaren aurkako ikerketaren alde

Minbiziaren kontratako elkarteak Nafarroan antolatu dituen jardueretako bat izan da arratsaldean hirigunean egin duten desfilea.

EGUNEKO BIDEOAK

Mundua

Hauteskundeak

  • Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate

    Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate. Argazkia: EFE

Sadiq Khan laborista hautatu dute hirugarrenez Londresko alkate

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Britainiar hiriburuko Alkatetza erdietsi zuen lehen islamiarrak 1.088.000 boto lortu ditu. Susana Hall hautagai kontserbadoreak, berriz, 813.000 boto, komunikabideek aurreratu dituzten datuen arabera.

Politika

Polemika

  • Javier Milei Argentinako presidentea. Argazkia: EFE

    Javier Milei Argentinako presidentea. Argazkia: EFE

Mileik Sanchezi eraso eginez erantzun die Oscar Puenteren "irain"ei

agencias | eitb media

Ministroak esan zuen Argentinako presidentea "ez dakit ze egoeratan, ez dakit zein substantzia hartu aurretik edo ondoren" agertu zela hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Espainiako Gobernuak errefusatu egin du Argentinako Errepublikako presidentearen kabineteak kaleratutako oharra.

Mundua

Gerra Ukrainan

  • Ukrainako presidente Volodimir Zelenski

    Ukrainako presidente Volodimir Zelenski. Argazkia: EFE

Zelenski bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Errusiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barne Ministerioak, xehetasun gehiago eman gabe, adierazi duenez, Errusiako Zigor Kodean jasotako delitu batekin lotuta ari dira bilatzen.

0:43

Uholdeak

Gutxienez 39 lagun hil dira eta 68 desagertu dira Brasil astintzen ari den uholdeetan

Herrialdearen hegoaldean izan dira uholdeak, Rio Grande del Sur estatuan. Ermergintzia taldeek, gainera, 8.000 lagun erreskatatu behar izan dituzte.

0:28

Urtegiak

Katalunian arnas pixka bat eman du azken asteko euriak

EITB MEDIA

Kataluniako zenbait urtegi egoera larrienetik atera dira azken egunotan. Barnealdeko urtegietan % 21,2raino igo da bildutako ur kopurua, duela astebete baino hiru puntu gehiago. Bartzelonan, Sau urtegia hutsik zegoen ia, eta %12,1an dago orain, eta Sequedakoa %26,69an. (Musika: Ura. ERAUL)

Gizartea

Istripua

  • Istripuan nahastutako ibilgailuak.

    Istripuan nahastutako ibilgailuak.

Lau lagun zauritu dira Arantza parean autobus baten eta auto baten arteko istripuan

EITB Media

Ezbeharra 10:58an gertatu da, NA-4020 errepidean. Bi ibilgailuek talka egin dute, eta autoan zihoazen lau pertsonak ospitalera eraman behar izan dituzte. Horietako bat, kolpe larriak dituen 19 urteko gizonezko bat, helikopteroan eraman dute.

Gizartea

Sutea

Sua 21:40an piztu zen Jose Luis Isusi kalean eta Gasteizko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Egoki aparkatuta zeuden lau kotxe dira erretakoak, eta ez da bestelako kalte pertsonalik izan.

Gizartea

BIZKAIA

Zorionez, inor ez zegoen barruan eta ez da inor zauritu.

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Mehatxupean eta oso baldintza larri eta abusuzkoetan zituen emakumeak etxebizitza batean. Beste emakume bat ere ikertzen ari dira gertakari beragatik.

Bitxikeria

Emakume batek zebrabidea pasa du bere txakurrarekin, etapa jokoan izan denean

Italiako Giroko lehen etapak irudi bitxia utzi du: etapa jokoan zela, eta txirrindulariak errepidetik zetozela, emakume batek zebrabidea pasa du, paseoan, bere txakurrarekin.

kultura

Nestor Basterretxea

Bermeo buru-belarri murgildu da Nestor Basterretxea artistaren mendeurrenaren ospakizunetan

EITB Media

Erlazionatutako edukiak:

Gorka Basterretxeak, eskultore eta margolariaren bost seme-alabetako batek, gogorarazi du aita "bermeotarra" sentitzen zela eta "oso harreman estua" izan zuela beti bere herriarekin.

kultura

- Euskal rocka

1:04

Errobik 50 urteko ibilbidea ospatu du Euskaldun Jauregian, milaka lagunekin batera

EITB MEDIA

Mixel Ducau eta Anje Duhalde, euskal rockaren aitzindariak, oholtzara igo dira berriro, puntako musikariekin batera, goraino bete den Bilboko Euskalduna jauregian. Mende erdiko ibilbide musikal, sozial eta politikoa, belarri eta begietatik, bihotzeraino.

Literatura

''Guillem'' itzuliko du

  • Amaia Apalauza. Argazkia: (H)ilbeltza

    Amaia Apalauza. Argazkia: (H)ilbeltza

Amaia Apalauza itzultzaileak irabazi du (H)ilbeltza beka

N. V. | EITB Media

Literatura beltzaren Baztango jaialdiaren sariari esker, "Guillem"  Núria Cadenes katalanaren liburua euskaratuko du iruindar itzultzaileak.

14:21

Ramon Agirre: ''Oso gaizki dago euskal zinema; oso gutxi egiten da euskaraz, ez dezagun gure burua engaina''

Estreinatuko dituen hurrengo lanak izan ditu hizpide Ramon Agirrek: 'Lurrez estali' antzezlana eta 'Ehiza' eta 'Norberta' filmak. Dioenez, euskal zinema euskaraz egiten den zinema bada, ez dago osasuntsu. 70 urte beteko ditu aurten, eta nahiago du aitona papera egin etxean egon baino.