Gizartea -

Sutea

Gasteizko Olarizu auzoan lau auto erre dituen sua zerk eragin zuen ikertzen ari da Udaltzaingoa

Sua 21:40an piztu zen Jose Luis Isusi kalean eta Gasteizko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Egoki aparkatuta zeuden lau kotxe dira erretakoak, eta ez da bestelako kalte pertsonalik izan.

Bart Gasteizko Olarizu auzoan lau auto erre dituen sutea zerk eragin ote duen ikertzen ari da Udaltzaingoa

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Gasteizko Olarizu auzoan lau auto erre dituen sutea zerk eragin ote duen ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa. 

Sua 21:40an piztu zen Jose Luis Isusi kalean eta Gasteizko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, sua itzali eta inguruan segurtasuna bermatzera. 

Segurtasun Sailaren arabera, egoki aparkatuta zeuden lau kotxe dira erretakoak. 

Zorionez, kalte materialez aparte, ez da inongo kalte pertsonalik izan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Ertzaintza Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Suhiltzaileak