cerrar buscador

Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
EH Bai ez da Europako hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bilduren zerrendan joango da Iparraldeko hautagaia

EH Bai ez da Europako hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bilduren zerrendan joango da Iparraldeko hautagaia

Pernando Barrena, EH Bilduko Europarako zerrendaburuak azaldu du Euskal Herriko zazpi herrialdeak buruan egingo dutela lan legealdi osoan. "Ipar Euskal Herriko arazo eta kezka politikoak, ekonomikoak eta sozialak Europako Parlamentuan izango" direla hitz eman du Barrenak.
EAJk Euskadiren ahotsa izan nahi du Europan

EAJk "Euskadiren ahotsa" izan nahi du Europan

Era berean, "populismoak borrokatzeko" asmoz lortu nahi du ordezkaritza ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan.
Zale txuri-urdinak Zaragoza bereganatzen hasi dira, familiarteko giroan

Zale txuri-urdinak Zaragoza bereganatzen hasi dira, familiarteko giroan

Turismoa egiteko eta paseatzeko aprobetxatzen ari dira Kopako finalaren aurretik ordu hauek Zaragozara joandako Realeko zaleak, giro ezin hobean.

Diplomazialari espainiarrak joango dira Afganistanera hiru gorpuak eta zauritutako emakumea jasotzera

Diplomazialari espainiarrak joango dira Afganistanera hiru gorpuak eta zauritutako emakumea jasotzera

Zauritua "egoera kritikoan baina kontziente" dago. Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak ez du eperik zehaztu nahi izan.
Aita santuak palestinar bat eta israeldar bat besarkatu ditu bakearen aldeko ekitaldi batean, Veronan

Aita santuak palestinar bat eta israeldar bat besarkatu ditu bakearen aldeko ekitaldi batean, Veronan

Aurretik, Aziz Sarah palestinarrak (Israelgo Armadak haren anaia hil zuen) eta Maoz Inon israeldarrak (Hamasek gurasoak erahil zituen) haren testigantza kontatu dute, eta azkenean besarkatu dira.

Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran patinetean zihoala agenteei eraso eta heriotza mehatxuak egiteagatik

Oinezkoentzako bide batetik zihoalako agenteek gelditzeko esan ostean egin die eraso.
Klimaren aldeko aktibista talde batek Municheko aireportua geldiaraztea lortu du tarte batez

Klimaren aldeko aktibista talde batek Municheko aireportua geldiaraztea lortu du tarte batez

Sei lagunek pistetara sartzea lortu dute eta errodaje-kaleetan aurrera egitea eragotzi diete. Azken Belaunaldia taldeak iragarria zuen berotze globalaren aurka halako protestak egiteko asmoa. Mendekoste zubiaren lehen eguna da gaur Alemanian, eta aireportuetan bidaiari asko ibiltzen dira egunotan.
Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Donostia prest dago Realeko jolakariei babesa emateko. Hiria apaindu eta egokitu dute larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka, 19:00etan, eta milaka zale joango direla espero da. 
Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

09:30ak inguru atera dira Gipuzkoako hiriburutik, hainbat autobusetan, 19:00etan Bartzelonaren aurka Zaragozan izango den Erreginaren Kopako finalaz gozatzeko.

Argentinako lesbizidio hirukoitza salatu du Femenek, Milei presidentearen bisitan

Argentinako lesbizidio hirukoitza salatu du Femenek, Milei presidentearen bisitan

Hiru emakume lesbianen feminizidioak agerian utzi du Mileik sustatzen dituen gorroto hitzaldien eragina. Argentinako presidentea Espainian da egunotan, eta larunbat honetan Santiago Abascal Voxeko buruarekin batzartuko da.

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.
Hiru turista katalan hil dituzte Afganistanen

Hiru turista katalan hil dituzte Afganistanen

Erasoa Bamyanen egin dute, Afganistan erdialdeko izen bereko probintziaren hiriburuan. Talibanen Gobernuak jakinarazi duenez, lau pertsona atxilotu dituzte. Espainiak itxita du Kabulen duen enbaxada 2021eko abuztutik, eta Atzerri Ministerioak "Afganistanera inola ere ez bidaiatzea" gomendatzen du.

Onik aurkitu dute Berriozarren ostegunetik falta zen gizona

Nafarroako Larrialdiek sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, Nafarroako Suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, helikoptero bat, Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu ostean aurkitu dute.
Milei Madrilen: ''Gizateriaren minbizia sozialismoa da, ez diezaiogun irabazten utzi''

Milei Madrilen: ''Gizateriaren minbizia sozialismoa da, ez diezaiogun irabazten utzi''

Javier Milei Madrilera etorri da Voxi babesa emateko Europako hauteskundeetarako kanpainaren hasieran.

Inbestiduran izango duen jarrera finkatzeko militanteei galdetuko die ERCk

Inbestiduran izango duen jarrera finkatzeko militanteei galdetuko die ERCk

Marta Rovira ERCko idazkari nagusia arduratuko da negoziazioak koordinatzeaz, baina militantzia izango da alderdiaren jarrera erabakiko duena.
Saguesen ekitaldi ugari izango dira eta partida pantaila erraldoi batean jarraitzeko aukera egongo da

Saguesen ekitaldi ugari izango dira eta partida pantaila erraldoi batean jarraitzeko aukera egongo da

Donostiak kolore txuri-urdinak jantzi ditu biharko finalean jokalariei babesa adierazteko. Saguesen egun osoko festa izango da, partida ikusteko pantaila erraldoi batekin.

Altsasu auziari buruzko liburua eta webgunea aurkeztu dituzte, gertatutakoa ez ahazteko

Altsasu auziari buruzko liburua eta webgunea aurkeztu dituzte, gertatutakoa ez ahazteko

Bultzatzaileek gogorarazi dute Altsasu auziak hainbat irakaspen utzi dizkiela, hala nola "ez dela bertsio ofizialarekin fidatu behar" eta "Estatuaren eraberrikuntza demokratikoa beharrezkoa" dela.
44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda

44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda

Hasiera batean, emakumea Azkoiengo osasun-zentrora eraman dute. Bertan lehen azterketa egin ondoren, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.
Gutxienez 147 kazetari eta hedabideetako langile hil ditu Israelek Gazan, zazpi hilabeteko erasoaldian

Gutxienez 147 kazetari eta hedabideetako langile hil ditu Israelek Gazan, zazpi hilabeteko erasoaldian

Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendara nazioarteko prentsa sartzea galarazten du urriaren 7tik, eta maiatzaren hasieran Al Jazeera kateari Israelen jardutea debekatu zion, Gazari buruzko informazioa kontrolatzeko helburuz.
Usurbilen bi pertsona hil zituen gidariak astelehenean deklaratuko du Gipuzkoako Auzitegian

Usurbilen bi pertsona hil zituen gidariak astelehenean deklaratuko du Gipuzkoako Auzitegian

Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatzea aurreikusten da.
Galanek Iberdrolaren etorkizun-sena nabarmendu du, konpainiak 80.000 milioiko balioa lortu ondoren

Galanek Iberdrolaren "etorkizun-sena" nabarmendu du, konpainiak 80.000 milioiko balioa lortu ondoren

Iberdrolako presidenteak ziurtatu duenez, "haizeak alde jotzen du" markak hausten jarraitzeko. "Nik uste dut harro egon behar dugula enpresa hau gure herrialdean dagoelako", erantsi du.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Jasaten duten diskriminazioa salatzeko manifestaldia egin eta komuneko papera bota dute Frantziako Gobernuak Baionan duen ordezkaritza aurrean. Aurten ere ezingo dute Euskara erabili, baina borrokan jarraituko dute, ondorengoengatik. Ziburun, Senperen, Donostian eta Bilbon ere mobilizatu dira.

 

Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak desinformazioari aurre egiteko neurriak ezarriko dituzte

Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak desinformazioari aurre egiteko neurriak ezarriko dituzte

Parlamentuak badu dagoeneko horren gaineko proposamen bat. Jarrera-arauak eta zigorrak jasotzen ditu horrek. Foru Gobernuak bestalde, ez du baztertzen zenbait agentziak eta erakundek dituzten ereduetara jotzea, ildo horretan aurrerapausoak emateko.
Kontseiluak oldarraldi judizialaren baitan kokatu du Gorenak Uliazpiren helegitea onartu ez izana

Kontseiluak "oldarraldi judizialaren" baitan kokatu du Gorenak Uliazpiren helegitea onartu ez izana

Auzitegi Gorenak ez du onartu Uliazpi Fundazioak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka aurkeztutako helegitea. Euskara eskakizuna "gehiegizkoa" zela jota, 34 zaintzaile plazari zegokion deialdia bertan behera utzi zuen orduko epaiak, eta erabaki hori berretsi du orain Gorenak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak desadostasuna adierazi du Uliazpiko ebazpenarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak desadostasuna adierazi du Uliazpiko ebazpenarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak "desadostasun irmoa" adierazi du, Auzitegi Gorenak Uliazpik aurkeztutako errekurtsoa ez izapidetzea erabaki duelako.

Nafar herritarren % 26,7k dute euskararen ezagueraren bat, eta % 15,1ek hitz egiten dute

Nafar herritarren % 26,7k dute euskararen ezagueraren bat, eta % 15,1ek hitz egiten dute

Euskaraz berba egiten dutenen portzentajea % 25etik gorakoa da 24 urtetik beherakoen kasuan. Adinak aurrera egin ahala, behera egiten du euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan, adibidez, % 8,3k hitz egiten dute.
Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria parean izandako istripuan

Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria parean izandako istripuan

13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
Lehen kamioiak lehorreratzen hasi dira Gazan, AEBk jarritako behin-behineko kaiaren bidez

Lehen kamioiak lehorreratzen hasi dira Gazan, AEBk jarritako behin-behineko kaiaren bidez

Kamioiek, batez ere, hainbat herrialdek eta erakunde humanitariok emandako oinarrizko produktuak daramatzate. Azpiegitura horri esker, egunean 90 kamioi inguru iritsiko dira Gazara, eta kopuru hori 150 kamioira igoko da planaren bigarren fasean.

Imanol Pradales lehendakari izango denaren kargu hartzea ekainaren 22an izan daiteke Gernikan

Imanol Pradales lehendakari izango denaren kargu hartzea ekainaren 22an izan daiteke Gernikan

Edozein kasutan, datorren ostegunean iragarriko dute noiz izango den Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzeko inbestidura ekitaldia.
Ficoren egoera benetan larria izaten jarraitzen du, beste ebakuntza bat egin ostean

Ficoren egoera "benetan larria" izaten jarraitzen du, beste ebakuntza bat egin ostean

Ostiral honetako operazioa duela bi egun jaso zituen tiroek eragindako "ehun nekrotikoaren ezabaketan" oinarritu da.
Loreen hiriburua izango da Gasteiz asteburu honetan

Loreen hiriburua izango da Gasteiz asteburu honetan

City of Flowers ekimenaren baitan, hainbat ekimen antolatu dira asteburuari begira. Hiriko monumentu, eliza eta plazak loreekin apainduko dituzte.

Pradales EH Bildurekin ez biltzea albiste txartzat jo du Otxandianok

Pradales EH Bildurekin ez biltzea "albiste txartzat" jo du Otxandianok

EH Bilduko lehendakarigaiaren ustez, ezezkoa "ez da albiste txarra" berarentzat edo EH Bildurentzat, "herri honentzat baizik".

Donostia, prest Erreginaren Kopako finalerako

Donostia prest dago Realaeko jolakariei babesa adierazteko. Hiria nola apaintzen ari diren ikusi dugu gaur goizean, larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko asmoz. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka. 
Concentración en Pamplona para denunciar ''el genocidio que Israel está cometiendo en Gaza''

Concentración en Pamplona para denunciar ''el genocidio que Israel está cometiendo en Gaza''

ELA, LAB, CCOO Euskadi, CC OO Navarra, UGT Euskadi, ESK, CGT, LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Navarra, Etxalde eta Hiru sindikatuek su-eten iraunkorra eskatu dute, Gazak bizi duen genozidioari amaiera emateko.

Idoia Zabala: Minduta sentitu naiz arlo eta garai desberdinetan, zoritxarrez, horrela izaten jarraituko du

Idoia Zabala: "Minduta sentitu naiz arlo eta garai desberdinetan, zoritxarrez, horrela izaten jarraituko du"

LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean, Idoia Zabalak bere azalean trans emakumea izateagatik jasan eta bizi izan dituen egoera eta une bortitzak kontatu ditu Faktorian.
Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da, eta zaparrada handiak bota ditzake.
Hondarribiko Higer itsasargira doan errepidea uztailaren amaieran berriro irekitzea aurreikusten du Aldundiak

Hondarribiko Higer itsasargira doan errepidea uztailaren amaieran berriro irekitzea aurreikusten du Aldundiak

3300 metro kubikoko lur-jausia izan zuen mendi-hegala egonkortuta dago jada. Laster metalezko sare bat eta segurtasun-horma bat jarriko dira. Aldundiak ekainaren amaieran errei bat irekitzea espero du, eta errepidea osorik uztailean.

Israelek ukatu egin du Gazan genozidioa gertatzen ari dela eta defendatzeko eskubidea aldarrikatu du

Israelek ukatu egin du Gazan genozidioa gertatzen ari dela eta defendatzeko eskubidea aldarrikatu du

Gilad Noam Israelgo ordezkariak Hagako Nazioarteko Auzitegiari eskatu dio atzera bota ditzala Hego Afrikak eskatu dituen kautelazko neurri gehigarriak. Halaber, genozidioaren "parodia" egitea leporatu dio Hego Afrikari.
LGTBIfobiaren Kontrako Eguna: gorroto diskurtsoak eta erasoen jario etengabea

LGTBIfobiaren Kontrako Eguna: gorroto diskurtsoak eta erasoen jario etengabea

Azken egunetan Euskal Herrian salatutako erasoek frogatu dute: maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren Kontrako Egunean, badago zer aldarrikatu, seinalatu eta kondenatu.
Twitterrek, Elon Musken sareak, X.com domeinura migratu du erabat

Twitterrek, Elon Musken sareak, X.com domeinura migratu du erabat

Joan den uztailean Twitterreko logoa X-era aldatu bazen ere, Twitter.com izaten jarraitu du gaur arte.
1 / 30 Hurrengoa