burtsa

1 / 5 Hurrengoa
Dolarra, kriptotxanponak eta Europako burtsa nagusiak gora, Trumpen garaipen argiaren aurrean

Dolarra, kriptotxanponak eta Europako burtsa nagusiak gora, Trumpen garaipen argiaren aurrean

AEBko hauteskundeetako lehen emaitzen berri izandakoan, dolarrak % 2 egin du gora euroaren aurrean, eta bitcoin kriptotxanponaren balioa, ostera, % 8 hazi da.
Petrolioa gorantz eta tentsioa burtsetan, Ekialde Hurbileko gatazka areagotzearen ondorio

Petrolioa gorantz eta tentsioa burtsetan, Ekialde Hurbileko gatazka areagotzearen ondorio

Brent upela % 3 igotzen aritu da asteazkenean zehar eta 75 dolarrak gainditu ditu, baina azkenean 74 dolarreraino jaitsi da. Europako merkatuek lasaitasun handiko eta mugimendu leuneko eguna bizi izan dute. Ibex 35ek % 0,55 galdu du.
Talgok gora egin du burtsan, Hungariako enpresaren EEPari jarritako betoak eragindako amiltzearen ondoren

Talgok gora egin du burtsan, Hungariako enpresaren EEPari jarritako betoak eragindako amiltzearen ondoren

Talgoren akzioek goranzko bideari ekin diote pixkanaka asteazken goizean, eta 3,965 euroan kotizatu dira.
Astelehen beltzaren ondotik, nolabaiteko lasaitua hartu dute merkatuek

"Astelehen beltza"ren ondotik, nolabaiteko lasaitua hartu dute merkatuek

Atzoko deskalabruaren ostean, Japoniako Nikkei indizeak % 10,23 egin du gora, 2008tik izandako hazkunderik handiena. Badirudi Europako merkatuek lasaitasuna berreskuratu dutela, baina oraindik zalantzak mantentzen dira.
Nola azaltzen dira burtsetako azken gorabeherak?

Nola azaltzen dira burtsetako azken gorabeherak?

Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko irakaslearen arabera, ohikoa da abuztuan horrelako ezustekoak izatea, baina ez du uste krisirik etorriko denik, 2008an eta 2020an bezala.

Japoniako burtsak azken 37 urteetako galerarik handiena jasan du, eta herrestan eraman ditu beste burtsak

Japoniako burtsak azken 37 urteetako galerarik handiena jasan du, eta herrestan eraman ditu beste burtsak

AEB atzeraldian sartuko den beldur, Japoniako akzioak saltzeari ekin diote atzerriko inbertsoreek, eta indizeak % 12,40 egin du behera. Kutsatuta, zenbaki gorriekin hasi dute saioa Europako burtsek, eta Wall Stretek ere behera egin du bere irekieran.
Iberdrolak % 64 handitu ditu bere irabaziak urteko lehen seihilekoan, 4.134 milioi euro irabazita

Iberdrolak % 64 handitu ditu bere irabaziak urteko lehen seihilekoan, 4.134 milioi euro irabazita

Konpainia elektrikoak azaldu duenez, hein handi batean, Mexikon dituzten negozioek utzitako gainbalioa eta jarduera eraginkorragoa izateko martxan jarritako estrategiak dauden irabazien atzean.
Banco Sabadellek 791 milioi irabazi ditu eta dibidenduak % 21 handituko ditu, BBVAren eskaintza betean

Banco Sabadellek 791 milioi irabazi ditu eta dibidenduak % 21 handituko ditu, BBVAren eskaintza betean

Finantza erakunde kataluniarrak iragarri duenez, urrian akzioko 0,08 banatuko dituela, iazko hilabete berean ordaindutakoa baino ia hiru aldiz gehiago. 2010etik akziodunen artean egingo den diru banaketarik handiena izango da.
BBVAk laguntza eskatu die akziodunei Banco Sabadell erosteko, gizartearentzat onuragarria delakoan

BBVAk laguntza eskatu die akziodunei Banco Sabadell erosteko, gizartearentzat onuragarria delakoan

Espainiako Gobernua proiektuaren aurka agertu arren, BBVAko presidenteak ziurtzat jo du azkenean bat-egitea egongo dela.
Akats tekniko batek Berkshire Hathaway, Barrick Gold eta beste balore batzuk hondoratu ditu Wall Streeten

Akats tekniko batek Berkshire Hathaway, Barrick Gold eta beste balore batzuk hondoratu ditu Wall Streeten

Berkshire Hathaway Warren Buffetten inbertsio konpainia da. Akats teknikoa astelehen honetako saioaren hasieran gertatu da, eta dozenaka indizeren galerak eragin ditu.
BBVAk ezohiko batzarra egingo du uztailaren 5ean Sabadell erosteko eskaintzan kapital zabalkuntza onartzeko

BBVAk ezohiko batzarra egingo du uztailaren 5ean Sabadell erosteko eskaintzan kapital zabalkuntza onartzeko

Gehienez 551,9 milioi eurokoa izango da zabalkuntza, eta 1.126 milioi akzioren jaulkipenarekin egin nahi dute.
Tubacexek Arabiar Emirerri Batuetan duen filialaren % 49 erosi du Abu Dhabiko inbertsio funts batek

Tubacexek Arabiar Emirerri Batuetan duen filialaren % 49 erosi du Abu Dhabiko inbertsio funts batek

Mubadala Investment Companyk ia 138 milioi euro ordainduko ditu Arabako enpresak han duen negozioaren erdiagatik. Konpainiaren arabera, operazioak ez dio EAEko jardunari eragingo. Are gehiago, baliteke, horri esker, inbertsioak egitea Arabako lantegietan.
''Azken erabakia Sabadell bankuko akziodunek hartu beharko dute orain''

''Azken erabakia Sabadell bankuko akziodunek hartu beharko dute orain''

BBVAk egindako eskaintza oldalkorrak Sabadelleko akziodunen eskuetan uzten du azken erabakia. Hala ere, akzio gehienak inbertsio-funtsen eskuetan daude, eta funts horietako asko BBVAko kapitalaren barruan ere egon badaude.

BBVAk Sabadell erosteko eskaintza oldarkorra egin du

BBVAk Sabadell erosteko eskaintza oldarkorra egin du

Carlos Torres buru duen banketxeak hala jakinarazi dio Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari, Kataluniako finantza erakundearekin bat egiteko proposamenak kale egin ostean. Sabadellen akziodunen erdiak onartu behar du operazioa; gehienak inbertsio funts handiak dira.
Bat-egitearen eskaintza ekonomikoa hobetzerik ez zuela jakinarazi zion BBVAk Sabadelli

Bat-egitearen eskaintza ekonomikoa hobetzerik ez zuela jakinarazi zion BBVAk Sabadelli

BBVAren presidenteak gutuna igorri zion Kataluniako banketxeko homologoari eskainitako akzio trukea (titulu bat, 4,83ren truke) handitu ezin zuela jakinarazteko. "Merkatuak ere argi utzi du ez dagoela gehiago igotzeko aukerarik", argudiatu zuen.
BBVAk ia 11.500 milioi eskaini ditu Sabadell erosteko, burtsan duen balioa baino % 17 gehiago

BBVAk ia 11.500 milioi eskaini ditu Sabadell erosteko, burtsan duen balioa baino % 17 gehiago

Bat-egitea aurrera ateraz gero, Sabadelleko egungo akziodunek taldearen % 16 izango lukete. BBVAk Europako bankuen industria-proiekturik erakargarriena dela uste du.
Iberdrolaren irabaziak % 86 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan, 2.760 milioi euroraino

Iberdrolaren irabaziak % 86 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan, 2.760 milioi euroraino

Konpainiak azaldu duenez, Mexikon saldutako aktiboen gainbalioak eragin du, hein handi batean, irabaziak hain handiak izatea.
Europako burtsek galera txikiak pilatu dituzte saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda

Europako burtsek galera txikiak pilatu dituzte saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda

Madrilgo burtsak (Ibex 35) % 0,6 galdu du saioaren erdian; Londreskoak, % 0,58; Pariskoak, % 0,37; Frankfurtekoak, % 0,69, eta Milangoak, % 0,28.
Knörr: Merkatuak balioztatu du kritpodirua. Aurrezkien zati bat bertan inbertitu beharko genuke denok

Knörr: "Merkatuak balioztatu du kritpodirua. Aurrezkien zati bat bertan inbertitu beharko genuke denok"

Euskal Herrian, uste da inbertsioen % 5 eta % 15 artean egiten direla kriptodirutan; gazteen artean berriz, % 30ek aukeratzen dute modu hori. Onyx enpresaren sortzailearekin eta Niko Cuenca ekonomialariarekin aztertu dugu kriptodiruaren gorakada.
Estatuak Telefonicaren % 3ko parte-hartzea erosi du

Estatuak Telefonicaren % 3ko parte-hartzea erosi du

Akzio-pakete horren egungo balioa 690 milioi euro ingurukoa da, eta beste % 7a erosteak 1.600 milioi balio luke.
Talgo erosteko jasotako eskaintza aztertuko dutela esan du Sanchezek, egonkortasuna bermatzea lehentasun duela

Talgo erosteko jasotako eskaintza aztertuko dutela esan du Sanchezek, egonkortasuna bermatzea lehentasun duela

Hungariako enpresa batek Talgo oso-osorik 619 milioiren truke bereganatzeko eskaintza publikoa egin du. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, etorkizuna egonkortzea lehenetsiko da, "proiektu estrategikoak eta lanpostuak defendatzearekin batera".
Italiako Gobernuak % 40ko zerga jarriko die banketxeen aparteko etekinei

Italiako Gobernuak % 40ko zerga jarriko die banketxeen aparteko etekinei

Meloniren ezusteko iragarpenak egun beltza eragin zuen Italiako burtsan, eta galera handiak bankuen sektorean. Gainbeheraren ostean, Gobernuak apur bat zuzendu du neurria, eta aparteko tasa aktiboen % 0,1i mugatuko duela zehaztu.
Interes-tasen igoerak aldi baterako eten ditu AEBko Erreserba Federalak

Interes-tasen igoerak aldi baterako eten ditu AEBko Erreserba Federalak

Urtebetean, hamar aldiz igo dituzte interes-tasak. Igoera horiek iragarri ondoren (2022ko martxoan hasi ziren), gaur egun interes-tasa % 5 eta % 5,25 artekoa da, 2007tik izandako mailarik altuena.
AEBko interes-tasen igoeren zikloan aldi baterako etenaldia iragar dezake gaur Erreserba Federalak

AEBko interes-tasen igoeren zikloan aldi baterako etenaldia iragar dezake gaur Erreserba Federalak

Ekaineko bilera honetan, aldi baterako etenaldia ezartzea aurreikusten da, eta uztailean zein irailean interes-tasak berriro igotzea. Aurreko bileretan ez bezala, ez dago argi adituek erabaki bateratua hartuko duten edo ez.
JPMorganek First Republic Banken aktiboak erosi ditu, AEBn bi hilabetean porrot egin duen hirugarren bankua

JPMorganek First Republic Banken aktiboak erosi ditu, AEBn bi hilabetean porrot egin duen hirugarren bankua

AEBko agintariek esku hartzea eta bankua ixtea erabaki dute, "gordailugileak babesteko".
2023an Espainiako ekonomia aurreikusitakoa baino gehiago haziko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak

2023an Espainiako ekonomia aurreikusitakoa baino gehiago haziko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak

% 1,5 haziko omen da aurten ekonomia, aurreikusitakoa baino lau hamarren gehiago. Horrela, euroguneko herrialde handien artean Espainian haziko da gehien barne produktu gordina, gaur kaleratutako txostenaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak ez du Artechetik ateratzeko asmorik, bazkide fidagarria dela erakutsi duelako

Eusko Jaurlaritzak ez du Artechetik ateratzeko asmorik, "bazkide fidagarria" dela erakutsi duelako

Arantxa Tapia Ekonomiako sailburuak baieztatu du horren Kontseiluan jarraitzea ebaluatzen ari direla, baina Finkatuz Funtsaren bidez, baldin eta konpainiak burtsa merkatuaren alde egingo badu.
First Citizens bankuak Silicon Valley Banken aktiboak eta gordailuak erosi ditu

First Citizens bankuak Silicon Valley Banken aktiboak eta gordailuak erosi ditu

First Citizensek 72.000 milioi dolar erosiko ditu gordailu aktiboetan. AEBko agintarien estimazioen arabera, SVBren porrotaren kostua 20.000 milioi eurokoa izan da.
Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte

Deutsche Banken inguruko zalantzek Europako bankuak izutu egin dituzte

Deutsche Banken akzioek % 8,53 egin dute behera. Madril, Londres eta Milango burtsek ere behera egin dute, eta Suitzako UBS eta Credit Suisse bankuek galerak izan dituzte.
Igoera apalak Europako merkatuetan, AEBko Erreserba Federalak iragarriko duenaren zain

Igoera apalak Europako merkatuetan, AEBko Erreserba Federalak iragarriko duenaren zain

Londresko FTSE 100 indizeak % 0,41eko igoerarekin itxi du, Frantziako Cac 40 indizeak % 0,26ko hazkundea izan du eta Frankfurteko Dax indizeak % 0,14koa. Ibex indizeak, aldiz, % 0,44ko beherakada izan du, eta 9.009,30 puntutik abiatuko da bihar.
Bankuak suspertu dira UBSk Credit Suisse xurgatu ondoren

Bankuak suspertu dira UBSk Credit Suisse xurgatu ondoren

Credit Suissen akzioek % 55,7 egin dute behera. Hala ere, Espainiako burtsak % 1,31 egin du gora astelehen honetan. Indizeko sei bankuak, goizean merkatua zenbaki gorrietara zeramatenak, igo egin dira eta funtsezkoak izan dira burtsaren gorakadan.
Banku handien akzioek behera egin dute UBSek Credit Suisse bereganatu ondoren

Banku handien akzioek behera egin dute UBSek Credit Suisse bereganatu ondoren

Helburua lasaitasuna lortzea bazen, ez dute guztiz asmatu. Burtsak gorabehera batean sartuta egon dira. Hasieran gorri, gero berde. Europako banku zentralak berriro agertu behar izan du finantza sistema osoa babesteko prest dagoela adierazteko.

Credit Suissen inguruan hartzen den erabakiak burtsen asteleheneko irekiera baldintzatuko du

Credit Suissen inguruan hartzen den erabakiak burtsen asteleheneko irekiera baldintzatuko du

Azkenean UBSk Credit Suisse erosten duen ala ez, horrek baldintzatuko du bihar burtsen irekiera azken asteko galeren ondoren. Ekonomia aditurekin hitz egin dugu eta baikorrak dira, fusioa gauzatuko dela uste dute. Asteartean AEBko erreserba federalak interes tasak igoko dituela ere uste dute

Credit Suissek eta First Republicek berriro egin dute behera, eta Europako merkatuek atzera egin dute

Credit Suissek eta First Republicek berriro egin dute behera, eta Europako merkatuek atzera egin dute

Espainiako burtsak % 1,92 egin du behera. Hala, galerak % 5etik gorakoak izan dira astean. Europako bankuak berriro erori dira.
Finantza-izuaren astea

Finantza-izuaren astea

Azken astea oso nahasia izan da mundu osoko finantza-sektorean. Joan den ostiralean hasi zen guztia, Silicon Valley Bankek porrot egin zuela iragarri zuenean.

AEBko 11 banketxek First Republic Bank erreskatatu dute 30.000 milioiko injekzioa eginda

AEBko 11 banketxek First Republic Bank erreskatatu dute 30.000 milioiko injekzioa eginda

Finantza erakundeok, tartean AEBko lau handienek (Bank of America, Citigroup, JPMorgan Chase eta Wells Fargo), likidezia izateko funtsak eman dizkiote.
Merkatuek proba egingo diote gaur Lagarderen apustuari

Merkatuek proba egingo diote gaur Lagarderen apustuari

Aditu askok uste dute erakundeak diruaren prezioa igotzeko erritmoa motelduko duela hurrengo bileretan, baina EBZko presidenteak azpimarratu du etorkizuneko erabakiak datuen arabera hartuko dituztela.
Credit Suissek % 20ko gorakadarekin itxi du saioa, eta Europako merkatuak lasaitu dira

Credit Suissek % 20ko gorakadarekin itxi du saioa, eta Europako merkatuak lasaitu dira

Suitzako Banku Nazionalak emandako babesak bultzatu du susperraldi partziala. Espainiako Burtsak % 1,5eko gorakadarekin itxi du saioa. Era berean, euroak gora egin eta 1,06 dolarreko langa gainditu du.
Europako Banku Zentrala, ataka estuan: banketxeen izuari aurre egin ala iragarritako tasen igoera gauzatu

Europako Banku Zentrala, ataka estuan: banketxeen izuari aurre egin ala iragarritako tasen igoera gauzatu

Bi aukeren artean zirt edo zart egin erabaki beharko du Lagardek. Batetik, iragarri bezala eta inflazioari galga jartzeko, diruaren prezioa % 0,50 igo, ala, bestetik, merkatuetako mamuak uxatu eta hazkundea apur bat apaldu (% 0,25 bakarrik igota) ebatzi beharko du.
Credit Suissek % 24 galdu du burtsan, eta izua zabaldu da Europako bankuetan

Credit Suissek % 24 galdu du burtsan, eta izua zabaldu da Europako bankuetan

Horrela, Espainiako burtsak % 4,37 egin du behera, 2021eko azarotik izan duen beherakadarik handienean. Suitzako banku zentralak eta finantza-erregulatzaileak iragarri dutenez, likidezia emango diote Credit Suisseri, "beharrezkoa izanez gero", inbertitzaileak lasaitzeko saiakera argi batean.
1 / 5 Hurrengoa

  • EBZ berriak

    EBZ berriak

    Europako Banku Zentralaren politika monetarioari buruzko azken albisteak