Itxi

Espainiako Vuelta 2023

21. etapa

Nibalik irabazi du 2010eko Vuelta

Erredakzioa

Sailkapen nagusian, Ezequiel Mosquera sailkatu da bigarren eta Peter Velits hirugarren. Azken etapa Farrarrek irabazi du esprintean.

Vicenzo Nibali italiarrak irabazi du aurtengo Vuelta. Azken etapa San Sebastian de los Reyes eta Madril artean korritu da (85 kilometro) eta Tyler Farrar (Garmin) estatubatuarra esprintean nagusitu da. Helmugan Mark Cavendish eta Allan Davis gainditu ditu Farrarrek. Vueltako bere bigarren garaipena eskuratu du.

Vuelta irabazten duen bosgarren italiarra da Nibali: Angelo Conterno (1956), Felice Gimondi (1968), Giovanni Battaglin (1981) eta Marco Giovanetti (1990). Podiumean Ezequiel Mosquera (Xacobeo) espainiarra izan da bigarren eta Eslovakiako Peter Velits (Columbia) hirugarren.

Igor Antonen madarikazioa

14. etapan eroriko larria izan zuen Galdakaoko txirrindulariak eta lasterketa utzi behar izan zuen. Antonek zuen elastiko gorria Nibalik hartu zuen orduan.

21. etaparen sailkapena:

.1. Tyler Farrar (USA) Garmin-Transitions 2h 02:24
.2. Mark Cavendish (GBr) Team HTC-Columbia d.b.
.3. Allan Davis (AUS) Astana d.b.
.4. Wouter Weylandt (BEL) Quick Step d.b.
.5. Matthew Goss (AUS) Team HTC-Columbia d.b.
.6. Grega Bole (SLO) Lampre-Farnese Vini d.b.
.7. Manuel Cardoso (POR) Footon-Servetto d.b.
.8. Samuel Dumoulin (FRA) Cofidis d.b.
.9. Juan-Jose Haedo (ARG) Team Saxo Bank d.b.
10. Danilo Hondo (ALE) Lampre-Farnese Vini d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Doimo 87h 18:31.
.2. Ezequiel Mosquera (ESP) Xacobeo Galicia 0:00:43.
.3. Peter Velits (SVK) Team HTC-Columbia 0:03:04.
.4. Frank Schleck (LUX) Team Saxo Bank 0:04:45.
.5. Xavier Tondo (ESP) Cervélo Test Team 0:04:54.
.6. Nicolas Roche (IRL) Ag2R-La Mondiale 0:05:05.
.7. Carlos Sastre (ESP) Cervélo Test Team 0:06:08.
.8. Tom Danielson (USA) Garmin-Transitions 0:06:18.
.9. Luis-Leon Sanchez (ESP) Caisse d''Epargne 0:07:44.
10. David Garcia Dapena (ESP) Xacobeo Galicia 0:09:39.