Frantziako Tourra 2024 zuzenean, etapak, taldeak, Tourreko profilak - EITB

Frantziako Tourra 2024

1 / 30 Hurrengoa
Erlojupeko saioan enegarren erakustaldia emanda irabazi du Pogacarrek Frantziako Tourra hirugarrenez

Erlojupeko saioan enegarren erakustaldia emanda irabazi du Pogacarrek Frantziako Tourra hirugarrenez

Tadek Pogacar jaun eta jabe izan da Frantziako Tourrean. Guztira, sei etapa bereganatu ditu, eta azkeneko erlojupekoan ere aise gailendu da. Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek osatu dute podiuma, eta Mikel Landak bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.

Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel, Frantziako Tourreko podiumean

Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel, Frantziako Tourreko podiumean

Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma) eta Remco Evenepoel (Soudal) izan dira 2024ko Frantziako Tourreko hiru txirrindulari onenak. Batera igo dira podiumera azken etapa lehiatu ondoren.

Frantziako Tourreko azken erlojupekoaren unerik onenak eta Pogacarren seigarren garaipena

Frantziako Tourreko azken erlojupekoaren unerik onenak eta Pogacarren seigarren garaipena

Tadej Pogacarrek irabazi du Frantziako Tourrari amaiera eman dion erlojupekoa Nizan, eta, horrenbestez, bere seigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Jonas Vingegaard izan da bigarrena eta Remco Evenepoel hirugarrena. Mikel Landak zazpigarren tokian amaitu du.

Mikela Landa: ''Gaurko erlojupekoa Tour honen laburpen ona da''

Mikela Landa: ''Gaurko erlojupekoa Tour honen laburpen ona da''

Arabarrak zazpigarren egin du 2024ko Frantziako Tourra itxi duen erlojuaren kontrako saioan eta sailkapen nagusia bosgarren tokian amaitu du.

Oier Lazkano: ''Etapa zailak izan dira, batez ere, azken astean; pozik nago egindakoarekin''

Oier Lazkano: ''Etapa zailak izan dira, batez ere, azken astean; pozik nago egindakoarekin''

Movistar Teameko txirrindulari gasteiztarrak lehenengoz parte hartu du Frantziako Tourrean. Ihesaldi askotan sartzea lortu du eta orain Parisko Olinpiar Jokoetan izango da Espainiako Selekzioarekin.

Pogacarrek bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken erlojupekoan ere nagusituz

Pogacarrek bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken erlojupekoan ere nagusituz

UAEko esloveniarrak bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken etapako erlojupekoa 45 minutu eta 24 segundoko denborarekin amaituz. Horrela, sei etapa irabazi ditu guztira.
Frantziako Tourreko 21. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Monako - Niza (33,7 km)

Frantziako Tourreko 21. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Monako - Niza (33,7 km)

Monako eta Niza arteko 33,7 kilometroko azken erlojupekoak emango dio amaiera 111. edizio honi.
Tadej Pogacar aseezinak bosgarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean

Tadej Pogacar aseezinak bosgarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean

Tadej Pogacarrek (UAE) irabazi du Couillole mendatean bukatu den Frantziako Tourreko 20. etapa, eta, horrenbestez, bere bosgarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Jonas Vingagaard izan da bigarrena, eta atzerago sartu dira Remco Evenepoel eta Mikel Landa.

Mikel Landa: ''Remcori lagunduta, Vingegaard atzean uzten saiatu gara, baina ez dugu lortu''

Mikel Landa: ''Remcori lagunduta, Vingegaard atzean uzten saiatu gara, baina ez dugu lortu''

20. etapa amaituta, Mikel Landak adierazi du talde-lana egin dutela Remco Evenepoeli laguntzeko eta Jonas Vingegaard atzean uzteko, baina ezinezkoa izan zaiela helburua lortzea.

Frantziako Tourraren 20. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Niza - Col de la Couillole (132,8 km)

Frantziako Tourraren 20. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Niza - Col de la Couillole (132,8 km)

Lehia Col de Braus mendiaren igoeran hastea espero da, hasieratik 24,7 kilometrora. Etapa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahal izango da.
Faborito nagusien arteko lehia sutsua, 20. etapako azken kilometroetan

Faborito nagusien arteko lehia sutsua, 20. etapako azken kilometroetan

Tadej Pogacar, Jonas Vingegaard, Remco Evenepoel,  Richard Carapaz, Joao Almeida... Frantziako Tourreko izar nagusiek ikuskizuna eman dute 20. etapako azken kilometroetan.

Ahalegin berezirik egin gabe irabazi du Pogacarrek bere bosgarren etapa Tourrean

Ahalegin berezirik egin gabe irabazi du Pogacarrek bere bosgarren etapa Tourrean

Tadej Pogacarrek gaurkoan ez du erasora jo. Jonas Vingegaarden gurpila jarraituz egin du etapa osoa, eta biak bakarrik geratu direnean, helmugarako metro gutxiren faltan, aurrea hartu dio, Tourreko onena bera dela berretsita. Carapaz izan da hirugarrena eta Evenepoel laugarrena.
Zertan oinarritzen dira txirrindulari profesionalen entrenamenduak?

Zertan oinarritzen dira txirrindulari profesionalen entrenamenduak?

Nork bere ahalmenaren eta helburuaren arabera entrenatzen baldin badu ere, txirrindulari profesional guztien entrenamenduek oinarri bera dute, eta lehen pausoa ordubetean landu dezaketen potentzia maximoa zein den zehaztea izaten da. Hona hemen Xabier Usabiagaren azalpena.

Pogacarren enegarren erakustaldia eta laugarren garaipena Tourrean

Pogacarren enegarren erakustaldia eta laugarren garaipena Tourrean

Tadej Pogacarrek (UAE) bere laugarren garaipena lortu du Frantziako Tourrean, Isola mendatean bakarrik helmugaratuta. Gainera, Jonas Vingegaard eta Remco Evenepoelekiko duen aldea nabarmen handitu du, eta, ondorioz, eskura dauka Tourra hirugarrenez irabaztea.

2024ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Embrun - Isola 2000 (144,6 km)

2024ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Embrun - Isola 2000 (144,6 km)

Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.
Pogacarrek Carapaz, Yates eta Jorgenson iheslariak harrapatu ditu 19. etapa irabazteko

Pogacarrek Carapaz, Yates eta Jorgenson iheslariak harrapatu ditu 19. etapa irabazteko

Carapaz, Yates eta Jorgenson joan dira buruan etaparen zatirik handienean, baina bederatzi kilometroren faltan Pogacarrek erasoa jo du eta aurrekoak banan-banan harrapatu ditu.

Pogacar jaun eta jabe Frantziako Tourreko etapa nagusian

Pogacar jaun eta jabe Frantziako Tourreko etapa nagusian

Etapa nagusia erakustaldia eskainita irabazteaz gain, txirrindulari esloveniarrak eskura dauka bere hirugarren Frantziako Tourra, ia bi minutuko aldea atera baitie Jonas Vingegaardi eta Remco Evenopoeli.
Lazkano: ''Aukera gehiago falta izan zaizkit''

Lazkano: ''Aukera gehiago falta izan zaizkit''

Oier Lazkano Movistarreko euskal txirrindulariak bosgarren postuan bukatu du Frantziako Tourreko 18. etapa. Gasteiztarra erasoa jotzen saiatu da aurkariengandik ihes egiteko, baina ez zaio ondo irten.

Victor Campenaertsek irabazi du Barcelonnetten, eta aurrenekoz gailendu da Frantziako Tourrean

Victor Campenaertsek irabazi du Barcelonnetten, eta aurrenekoz gailendu da Frantziako Tourrean

Lotto Dstny taldeko belgikarrak, azken metroetan, Matteo Vercher (TotalEnergies) eta Michal Kwiatkowski (INEOS) menderatu ditu; izan ere, hiru ziklista horiek izan dute jokoan etapa garaipena. 30 gizon baino gehiago izan dira eguneko ihesaldian, eta tropela ia 14 minuturen buruan helmugaratu da.
Frantziako Tourreko 18. etapako azken kilometroa

Frantziako Tourreko 18. etapako azken kilometroa

Kwiatkowskik, Campenaertsek eta Vercherrek ihes eginda egin dituzte etapako azken kilometroak. Azken esprintean, Victor Campenaerts belgikarra nagusitu da.

2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)

2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)

Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.
Carapazentzat etapa, egun kaotiko batean

Carapazentzat etapa, egun kaotiko batean

EF Education taldeko ekuadortarrak bere ibilbidean aurrenekoz irabazi du Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Evenepoelek segundo batzuk jan dizkio Vingegaardi.

Tadej Pogacarren erakustaldia Frantziako Tourreko 17. etapako ihesaldian

Tadej Pogacarren erakustaldia Frantziako Tourreko 17. etapako ihesaldian

Txirrindulari belgikarrak beste behin eman du izugarrizko erakustaldia Tourreko 17. etapako ihesaldian. Helmugara iristeko 5 kilometroren faltan Evenepoel eta Vingegaardengandik aldendu da ihesaldi ikusgarria emanez.

Richard Carapazen garaipena, eta Remco Evenepoelen indarra, Tourreko 17. etapan

Richard Carapazen garaipena, eta Remco Evenepoelen indarra, Tourreko 17. etapan

EF Educationeko txirrindulari ekuadortarra izan da helmugaraino iritsi den ihesaldiko onena; atzetik, sailkapen nagusiko aurrenekoen arteko lehian, Soudaleko belgikarrak erakutsi du indartsu heldu dela Tourreko azken etapetara.

Richard Carapazek irabazi du Superdevoluyn, eta Evenepoelek hamabi segundo murriztu dizkio Vingegaardi

Richard Carapazek irabazi du Superdevoluyn, eta Evenepoelek hamabi segundo murriztu dizkio Vingegaardi

EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eskuratu du garaipena 2024ko Frantziako Tourraren 17. etapan, bakarka, eta Simon Yates (Jayco) sartu da bigarren; Evenepoelek (Soudal) indarra erakutsi du azken igoeran, eta Pogacar liderra eta Vingegaard baino segundo batzuk arinago helmugaratu da.
2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)

2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)

Mendiko eguna da, eta mendate batean amaituko da; nolabait, oso gogorra izango den Tourreko azken zatiko atarikoa da.
Philipsenen garaipena eta Girmayren erorikoa Tourreko 13. etapako azken kilometroan

Philipsenen garaipena eta Girmayren erorikoa Tourreko 13. etapako azken kilometroan

Alpecin-Deceuninckeko txirrindularia azkarrena izan da etapako azken metroetan, eta, bere garaipenarekin, hiru garaipenekin berdindu du Biniam Girmayrekin. Azken hau helmugatik kilometro eta erdira erori da.

Jasper Philipsenek irabazi du Nimeseko esprinta, eta hiru etapa daramatza 2024ko Frantziako Tourrean

Jasper Philipsenek irabazi du Nimeseko esprinta, eta hiru etapa daramatza 2024ko Frantziako Tourrean

Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena etapako azken metroetan, eta, garaipena hori zenbatuta, hiruna dabiltza Biniam Girmay eta bera; Girmay helmugarako 1,4 kilometro gelditzen zela jausi da. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez da, eta Pogacarrek lider jarraitzen du.
Bingen Fernandez: ''Vingegaard bigarren postua ziurtatzera joan da, eta Pogacarrek Tourra erabakita utzi du''

Bingen Fernandez: ''Vingegaard bigarren postua ziurtatzera joan da, eta Pogacarrek Tourra erabakita utzi du''

Bingen Fernandez Cofidis taldeko zuzendariak uste du Tadej Pogacarrek Tourra erabakita utzi duela Piriniotako etapa nagusia irabazi ostean, eta Jonas Vingegaarden helburua bigarren postua ziurtatzea izan dela erantsi du.

Aranburu: ''Ihesaldian saiatu gara sartzen, baina atzetik ez digute utzi tartea zabaltzen''

Aranburu: ''Ihesaldian saiatu gara sartzen, baina atzetik ez digute utzi tartea zabaltzen''

Alex Aranburu Movistar taldeko txirrindularia ihes eginda ibili da Franztiako Tourreko 15. etapan. Azkenean, ezin izan da etapa garaipenerako lehian sartu. Euskal ziklistak EITB Mediarekin hitz egin du etapa bukatuta.

Mikel Landa: ''Pozik nago nire errendimenduarekin, eta baikor azken asteari begira''

Mikel Landa: ''Pozik nago nire errendimenduarekin, eta baikor azken asteari begira''

2024ko Frantziako Tourreko hamabosgarren etapan, Tadej Pogacar (UAE) izan da berriz ere helmuga zeharkatzen lehena, eta Vingegaardekiko zuen aldea 3 minutu eta 9 segundora handitu du. Landak, berriz, bosgarren postua lortu du sailkapen nagusian.

Pogacarrek garaipena errepikatu du Plateau de Beillen, eta Landa laugarren izan da

Pogacarrek garaipena errepikatu du Plateau de Beillen, eta Landa laugarren izan da

Horrela, Pogacarrek 3:09 minuturaino handitu du Vingegaardekiko aldea, eta Landak maila bat egin du gora sailkapen nagusian, bosgarren posturaino.
Frantziako Tourreko 19. etapako unerik onenak: Vingegaarden erasoa eta Pogacarren garaipena Plateau de Beillen

Frantziako Tourreko 19. etapako unerik onenak: Vingegaarden erasoa eta Pogacarren garaipena Plateau de Beillen

Jonas Vingegaardek erasoa jo du Plateau de Beille mendatean kokatutako helmugatik 10 kilometrora, baina Tadej Pogacarrek ondo erantzun dio, eta, azkenean, bera nagusitu da, minututik gorako aldearekin. Remco Evenepoel izan da hirugarrena eta Mikel Landa laugarrena.

2024ko Frantziako Tourraren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Gruissan - Nimes (188,6 km)

2024ko Frantziako Tourraren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Gruissan - Nimes (188,6 km)

2024ko Tourra azken astean sartuko da 16. etaparekin batera. Azken atseden egunaren ostean jokatuko da. Ibilbidelaua izango du, eta esprinterrek azken aukera edukiko dute etapa garaipena bereganatzeko.
Landa: ''Helburu nagusia Evenepoelekin podiumean sartzea zen, eta horretan gabiltza''

Landa: ''Helburu nagusia Evenepoelekin podiumean sartzea zen, eta horretan gabiltza''

Mikel Landa Soudal-Quick Step taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko 14. etapa amaituta. Remco Evenepoeli lagundi dio mendiko etapa horretan, eta belgikarra hirugarren helmugaratu da Pogacarren eta Vingegaarden atzetik.

Lazkano: ''Egun polita izan da, izugarria, eskerrak ematea etorri diren zale guztiei''

Lazkano: ''Egun polita izan da, izugarria, eskerrak ematea etorri diren zale guztiei''

Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia protagonista izan da Frantziako Tourreko 14. etapan. Tourmalet mendatean onena izan da, Euskal Herriko hainbat zale egon diren etapan. Gasteizkoak EITB Mediarekin hitz egin du etapa amaituta.

Matxin: ''Entrenatzaile gisa ilusio handia egin dit etapa garaipen hau lortzeak''

Matxin: ''Entrenatzaile gisa ilusio handia egin dit etapa garaipen hau lortzeak''

Joxean Fernandez 'Matxin', UAE Emirates taldeko kirol zuzendariak, EITB Mediarekin hitz egin du Tadej Pogcar taldeburuak Frantziako Tourreko 14. etapa irabazita. Basurikoak (Bizkaia) etaparen analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Pogacar nagusitu da Saint-Lary-Soulan Pla d'Adeten, eta lidertza sendotu du

Pogacar nagusitu da Saint-Lary-Soulan Pla d'Adeten, eta lidertza sendotu du

Tadej Pogacarrek etapa garaipena bereganatu du Frantziako Tourreko 14. Etapan. 43 segundo atera dizkio Vingegaardi eta minutu bat eta 14 segundo Evenepoeli. Hala, bada, sailkapen nagusian liderrak minutu bat eta 57 segundo ateratzen dizkio danimarkarrari.
Tourreko 14. etapako azken kilometroetako erasoak eta Pogacarren garaipena

Tourreko 14. etapako azken kilometroetako erasoak eta Pogacarren garaipena

Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan hainbat eraso egon dira. Ihesean joan direnen artean egon da Oier Lazkano, baina zazpi kilometroren faltan pelotoiak harrapatu du. Azken lehia Pogacar, Vingegaard eta Evenepoelen artekoa izan da, esloveniarra nagusituz.

Oier Lazkano, onena Tourmalet gainean

Oier Lazkano, onena Tourmalet gainean

Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia izan da onena Tourmalet mendatean, Frantziako Tourreko 14. etapan. Lasterketa buruan pasa da, aurkari guztiak atzean utzita, helmugatik 62 kilometrora kokatutako Tourmalet mendate gainko pankartatik.

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
23 22:30 - 00:30 PILOTA | Plazandreak (4. jardunaldia): Zabaleta-Gaminde vs Garai-Galeano / Ibarrola vs Arrillaga

  • Primoz Roglic

    Primoz Roglic

    Jumbo-Visma taldeko txirrindulari esloveniarraren azken ordua eitb.eus-en.