Txirrindularitza
Arriskutik kanpo dago
Fernandez de Larreak eroriko larria izan du Paris-Bourges lasterketan
Erredakzioa
Euskaltel Euskadiko txirrindulariak kolpe gogorra hartu du lepauztaian eta hiru hortz galdu ditu.
Euskaltel Euskadiko Koldo Fernandez de Larreak eroriko bortitza izan du Paris-Bourges lasterketan. Talde laranjako esprinterrak lepauztaian kolpe gogorra hartu du eta hiru hortz-hagin galdu ditu.
Fernandez de Larrea helmugatik 100 metrora erori da jada esprinta eta etapa garaipena jokoan zenean. Anthony Ravardek irabazi du etapa.