Itxi

Surf-a

Pantinen (Galizia)

Surfa: Pauline Ado, Europako txapeldun

K.I.

Erredakzioa

Surflari hendaiarra final laurdenak arte iritsi zen Cabreiroa Surfing Girls txapelketa honetan, baina aurkariek ere ez zuten gehiago egin, eta nahikoa izan zuen Europako txapeldun izateko.

Galizako Pantinen buruturiko txapelketarekin amaitu da emakumezkoen Europako surf zirkuitoa. Pauline Ado da Europako txapelduna.

Surflari hendaiarra final laurdenak arte iritsi zen Cabreiroa Surfing Girls txapelketa honetan, baina aurkariek ere ez zuten gehiago egin, eta nahikoa izan zuen Europako txapeldun izateko.

18 urterekin badaki junior mailako munduko txapelduna izatea zer den, orain open mailako Europako txapelduna da, eta badirudi WCT munduko zrkuito nagusira laister heldu daitekeela. Etorkizun aparta duen surflaria da.

Europako zirkuitoan Lee Ann Curren miarritztarra seigarren sailkatu da, eta Lore Eizagirre zein Garazi Sánchez hamabigarren.

EUROPAKO ZIRKUITOA, AZKEN SAILKAPENA:

1 Ado,Pauline FRA 2819 3350
2 Bulard,Canelle REU 2626 3150
3 Defay,Joanne FRA 2538 2750
6 Curren,Lee-Ann FRA 1943 1750
12 Eizaguirre,Lore EUS 1652 600
12 Garazi, Sanchez EUS 1652 600
15 Estremo,Estitxu EUS 1533 300