Itxi

Baskonia

1-2 errusiarren alde

Caja Laboral-CSKA (66-53): Baskoniak laugarren partida behartu du

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak nortasun sendoa erakutsita eta partida borobila jokatuta talde errusiarra mendean hartu du, laugarren partida behartuz.

Caja Laboral Baskoniak nortasuna eta lehiakortasuna erakutsi ditu berriz ere, eta zaleak lagunduta, Moskuko CSKA mendean hartu du (66-53), Euroligako final-laurdenetako laugarren partida behartuz. Ostegunean jokatuko da 20:30ean (ETB-1en eta Radio Vitorian).

CSKAk 2-0eko errenta zuen. Horrek Caja Laboral jokoz aldatzera behartu du eta aldaketa erabatekoa izan da, zorionez.

Lehenengo hiru laurdenetan gogotsu aritu dira etxekoak, baina tarte handirik zabaltzeko gaitasunik gabe. Hori bai, beti ere markagailuan aurretik.

Baina azken laurden erabakigarrian, Walter Herrmanek (10 puntu) Dusko Ivanovicen taldea gidatu du, partida hautsiz eta laugarren partida behartuz.

Partidaren azken txanpan baskoniarren nagusitasuna erabatekoa izan da eta CSKAk ezin izan ditu tarteak murriztu. Garaipenak ez dio ihes egin Baskoniari, eta laugarren partida zai dugu; bosgarrena, hurrengo helburua.

Fitxa teknikoa:

Caja Laboral Baskonia-CSKA (66-53)

Jarraitu serieko laugarren partida ostegunean 20:30ean Radio Vitorian eta ETB-1en.