Baskonia
Lauko Finala, oso urrun
Caja Laboral: Ivanovicek "izaera" falta azpimarratu du
Erredakzioa
Moskuko CSKAk nagusitun handiz gainditu du Baskonia Euroligako final-laurdenetako aurreneko bi partidetan.
CSKA taldeak irabazi ditu Caja Laboralen kontra jokatutako Euroligako final-laurdenetako aurreneko bi partidak. Dusko Ivanovic baskoniarren teknikaria haserre agertu zen osteguneko prentsaurrekoan eta Caja Laboral "izaera gehiagoko" taldea zela uste zuela adierazi du.
Bi porrot jasota, Lauko Finalerako txartela oso urrun dago gasteiztarrentzat. Baskoniak ez du behar adinako mailarik erakutsi eta talde handienen aurka (Regal Bartzelona, Real Madril, Olinpiacos...) jokatutako partida guztietan galtzaile atera da.