Itxi

Baskonia

Top 16

Caja Laboral-Khimki (71-82): Euroliga, aldapa gora

Jon Lopez

Erredakzioa

Baskoniak Scarioloren taldearen aurka galdu eta Euroligako final-laurdenetarako sailkapena asko zaildu zaie. Sailkapenean garaipen bakarra du talde gasteiztarrak.

Khimki errusiarrak Caja Laboral Baskonia mendean hartu du (71-82) Euroligako Top 16ko hirugarren jardunaldian. Scariolorenek Ivanovicen taldearen etorkizuna ilundu dute.

Hotzak eta elurrak ez zituzten Buesa Arenara gerturatutako zaleak kikildu. Hala ere, jokalari baskoniarrak hotz kantxaratu ziren; Khimkiko errusiarrek, aldiz, tenperatura hotzetara ohituta, markagailuan tartea zabaltzeko baliatu zuten (16-26 lehenengo laurdenaren amaieran).

B plana martxan jarri behar izan zuen Dusko Ivanovicek. Astea esne-mamitan pasa ondoren Splitterren kantxaratzea behartu zuen Montenegroko prestatzaileak. Baskoniak kantxan zuen bere ohiko erreferentzia eta taldeak eskertu zuen. Jokoa ez zen ona, baina pibot errusiarrek faltak pilatu zituzten eta errenta egonkortu zen (36-44 atsedenaldian). Gaitzerdi.

Atsedenaldiaren ostean, Caja Laboralek bisitariak estutu eta lau puntura jarri zen. Baina aldaratzeetan makal aritu zen talde gasteiztarra eta hiruko jaurtiketetan oker eta Sergio Scalariorenak berriz ere tartea zabaldu zuten nabarmen (50-63 hirugarren laurdenaren amaieran).

Azken laurdenarekin batera baskoniarren azken ahalegina heldu zen. Nahiz eta jokalari guztiak jokatzeko moduan izan, Ivanovicenek ez zuten egun ona eta ezin izan zuten Khimkikoak garaitu.

Caja Laboral Baskonia - Khimki (71-82)