Itxi

Saskibaloia

Bizkaia Arenan

Bartzelona-Real Madril (80-61): Katalanak, Kopako txapeldunak

Josu Bilbao

Erredakzioa

Merezita eskuratu du Regal FC Bartzelonak aurtengo ACB Kopako titulua finalean Real Madrid arazorik gabe gaindituta.

Bartzelona indartsu eta geldiezin batACB Kopako garailea izan da Real Madrili 80-61 irabazi ostean. Partida hasieratik, kataluniarrak defentsan sendoak eta erasoan zehatzak ibili dira eta Ricky Rubiok gidaturik eta Fran Vazquezek, Kopako MVP-ak lagunduta, bartzelonarrek garaipen erraz bat lortu dute.

Xavi Pascualen mutilek 3 puntuko aldeaz lortu zuten lehen laurdena bukatzea (19-16) eta talde merengean soilik Marco Jaric izan zen gai 7 punturekin, kataluniarrak eusteko.

Madrilek ez zuen Caja Laboralen aurka erakutsitako jokoa aurkitu eta Bartzelona, partida ondo bideratua zuelarik joan zen atsedenaldira (40-25).

Hirugarren laurdenean Ricky Rubiok taldea ederki gidatzen jarraitu zuen eta azken laurdenera 27 puntuko aldeaz joaten lortu zuten gorri-urdinek (64-37). Azken laurdena beraz, itxurazko laureen bat izan zen partida jada erabakita baitzegoen eta Bartzelonak ACBko talderik onena dela erakutsi zuen. Azken emaitza 80-61ekoa izan zen.


Fitxa teknikoa:


80 - Regal Barcelona (19+21+24+16): Rubio (13), Navarro (8), Mickeal (9), Lorbek (13), Morris (5) -cinco inicial- Basile (6), Lakovic (1), Ndong (1), Grimau (6), Vázquez (14) Sada (2) y Trías (2).


61 - Real Madrid (16+9+12+24): Prigioni (2), Jaric (7), Kaukenas (10), Garbajosa (4), Lavrinovic (11), -cinco inicial- Llull (10), Hansen (-), Velikovic (11), Reyes (6).

Gertaerak: Kopako Finala, BECen jokatua, Kopako historiako jendetsuena izan da14.814 ikuslek jarraitu baitute partida BECetik. Fran Vázquez Kopako jokalari onena aukeratua izan da.