kirolak
Istiluak
Athleticeko bi jarraitzaileri eraso egin diete Bruselan
Erredakzioa
Liskarra Grand Platz inguruan jazo da. Erasoaren biktima batek sudur-trenkada apurtuta izan dezake eta besteak kolpe ugari ditu aurpegian.
Athleticeko bi jarraitzaile zauritu dira gaur, Bruselako erdialdean, 20 bat lagunek jo ostean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Erasoaren biktima batek sudur-trenkada apurtuta izan dezake eta besteak kolpe ugari ditu aurpegian.
Istilua Grand Platz inguruan jazo da, arratsaldeko azken orduan.
Lau zale zuri-gorrirengana Anderlechteko ustezko jarraitzaile talde bat hurbildu da eta Espainiakoak ote ziren galdetu diete. Zuri-gorriek Bilbokoak zirela erantzun diete eta orduan hasi da erasoa.
Bi jarraitzaile zuri-gorrik ihes egitea lortu dute, baina beste biek ez. Gertakaria jazo den tokian artatu dituzte Athleticeko jarraitzaileak. Zale zuri-gorriek salaketa aurkeztu dute bertako Udaltzaingoaren aurrean.