Itxi

Motorra

Turkiako S.N.

1 Formula: Red Bullek eskura jarri dio garaipena McLaren-Mercedesi

Erredakzioa

Hamiltonek irabazi eta Button, bigarren. Lasterketako protagonista nagusiak Red Bullekoak izan dira. Aurreneko bi postuetan ziren Vettel Webber gainditzen saiatu eta istripua izan dutenean.

Lewis Hamiltonentzat (McLaren-Mercedes) izan da garaipena Turkiako Sari Nagusian, denboraldiko zazpigarren proban. Bere atzetik taldekide duen Jenson Button sailkatu da. Hirugarren Mark Webberek bukatu du eta Fernando Alonsok (Ferrari), bederatzigarren.

Lasterketako protagonista nagusiak Red Bullekoak izan dira. Aurreneko bi postuetan ziren Vettel Webber gainditzen saiatu eta istripua izan dutenean. Alemaniarrak ezin izan du jarraitu. Istripuak eskura jarri dio garaipena McLareni.

Fernando Alonso, bere aldetik, zortzigarren izan da hamabigarren postutik irten den arren.

Turkiako Sari Nagusiaren sailkapena:

1. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) 1:28:47.620.
2. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes) a 2.645.
3. Mark Webber (AUS/Red Bull) 24.285.
4. Michael Schumacher (ALE/Mercedes GP) 31.110.
5. Nico Rosberg (ALE/Mercedes GP) 32.2666. Robert 6. Kubica (POL/Renault) 32.824.
7. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 36.635.
8. Fernando Alonso (ESP/FERRARI) 46.544.
9. Adrian Sutil (ALE/Force India) 49.029.
10. Kamui Kobayashi (JPN/BMW Sauber) 1:05.650.
11. Pedro Martinez de la Rosa (ESP/BMW SAUBER) 1:05.944.
12. Jaime Alguersuari (ESP/TORO ROSSO) 1:07.800.
13. Vitantonio Liuzzi (ITA/Force India) itzuli batera
14. Rubens Barrichello (BRA/Williams) itzuli batera
15. Vitaly Petrov (RUS/Renault) itzuli batera
16. Sebastien Buemi (SUI/Toro Rosso) itzuli batera
17. Nico Huelkenberg (ALE/Williams) itzuli batera
18. Timo Glock (ALE/Virgin) hirura
19. Lucas Di Grassi (BRA/Virgin) hirura