Motorra
Malaisiako S.N.
Bat Formula: Red Bullen erakustaldia; Vettel, garaile
Erredakzioa
Hasiera-hasieratik erakustaldia eman dute Red Bull taldeko bi pilotuek. Alonso eta Schumacher munduko txapeldun ohiek ez dute lasterketa amaitu.
Sebastian Vettelek eta Mark Webber australiarrak Red Bull-Renault taldearen erakustaldia berretsi dute, lehenengo bi postuak eskuratuta Malaisiako Sari Nagusian.
Vettel izan da irabazlea eta bere taldekidea den Mark Webberrek bigarren bukatu du. Hirugarren postua Nico Rosbergentzat (Mercedes) izan da.
Lewis Hamiltonek (McClaren-Mercedes) seigarren bukatu du Robert Kubicaren (laugarren) eta Adrian Sutilen (bosgarren) aurretik. Zazpigarren bukatu du Felipe Massak (Ferrari) eta Jenson Buttonek (McClaren-Mercedes) zortzigarren. Ingelesaren atzetik Jaime Algersuari (Toro Rosso) sailkatu da bederatzigarren postuan.
Fernando Alonsok ez du lasterketa bukatu. Orain, Felipe Massa da munduko txapelketako liderra eta bigarren postuan berdinduta daude Fernando Alonso eta Sebastian Vettel.
Malaisiako Sari Nagusiko sailkapena:
.1.Sebastian Vettel (GER) RBR-Renault 1ordu.33:48.412
.2.Mark Webber (AUS) RBR-Renault + 4.849
.3.Nico Rosberg (GER) Mercedes + 13.504
.4.Robert Kubica (POL) Renault + 18.589
.5.Adrian Sutil (GER) Force India-Mercedes + 21.059
.6.Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes + 23.471
.7.Felipe Massa (BRA) Ferrari + 27.068
.8.Jenson Button (GBR) McLaren-Mercedes + 37.918
.9.Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso-Ferrari + 1:10.602
10.Nico Hulkemberg (GER) Williams-Cosworth + 1:13.399
11.Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso-Ferrari + 1:18.938
12.Rubens Barrichello (BRA) Williams-Cosworth + 1 vuelta
13.Fernando Alonso (ESP) Ferrari 2 itzulira
14.Lucas di Grassi (BRA) Virgin-Cosworth 3 itzulira
15.Karun Chandhok (IND) HRT-Cosworth 3 itzulira
16.Bruno Senna (BRA) HRT-Cosworth 4 itzulira
17.Jarno Trulli (ITA) Lotus-Cosworth 5 itzulira