Itxi

Motorra

Australiako S.N.

Bat Formula: Button izan da nagusi Melbournen eta Alonso, laugarren

Erredakzioa

Kubica izan da bigarren eta Massa brasildarra hirugarren lasterketa ikusgarri batean. Alonsok salkapen nagusiko lidergoari eutsi dio 37 punturekin.

Jenson Button britainiarrak (McLaren) irabazi du Australiako Sari Nagusia, denboraldiko bigarren proba. Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak laugarren postuan bukatu du irteera kaskarra izan duen arren.

26. itzulira arte Sebastian Vettel (Red Bull) izan da aurreneko postuan, baina azkenean alemaniarrak izan dituen arazoak baliatu ditu Buttonek eta Kubica eta Massaren aurretik helmugaratu da.

Gainera, Jaime Alguersuari (Toro Rosso) gutxigatik ez da aurreneko hamarren artean sartu (hamaikagarren izan da) eta Pedro Martinez de la Rosa (BMW Sauber) hamabigarren postuan sailkatu da.

Australiako Sari Nagusiko sailkapena:

1. Jenson Button (GBR/McLaren) 1:33:36.531.
2. Robert Kubica (POL/Renault) a 12.034.
3. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 14.488.
4. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 16.304.
5. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 16.683.
6. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 29.898.
7. Vitantonio Liuzzi (ITA/Force India) 59.847.
8. Rubens Barrichello (BRA/Williams) 1:00.536.
9. Mark Webber (AUS/RedBull) 1:07.319.
10. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 1:09.391.
11. Jaime Alguersuari (ESP/Toro Rosso) 1:11.301.
12. Pedro de la Rosa (ESP/BMW Sauber) 1:14.084.
13. Heikki Kovalainen (FIN/Lotus) bi itzulitara
14. Karun Chandhok (IND/Hispania) bost itzulitara

Sailkapen guztiak